por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Zer egiten dugu

ZER EGITEN DUGU

Hogeita hamar urtez baino gehiago, nazioarteko komunitateak berretsi eta zabaldu egin du sexu- eta ugalketa-osasunerako eskubidearekin duen konpromisoa, nazioarte mailako zenbait konferentzia garrantzitsutan nabarmen geratu den moduan:Biztanleriari eta Garapenari buruzko Konferentzia, Kairo, 1994 eta Emakumeen Munduko IV. Konferentzia, Beijing, 1995.
Sexu- eta ugalketa-eskubideek jasaten dituzten oztopoak asko eta era askotakoak dira: mundu mailan genero-desoreka nagusitzea, Sexu eta Ugalketa Eskubideak giza eskubidetzat ez hartzea eta politika integralik eta nahitaez bete beharreko araudirik ez egotea, nagusiki. Alde horretatik, berdintasunari dagokionez eta emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideei dagokienez gobernuek duten konpromiso erreala ezin daiteke geratu printzipio formalekiko atxikipen-adierazpen huts batean, baizik eta, halabeharrez, eskubide horiek erabat gauzatu ahal izatea bermatuko duten helburu batzuk erdiestea eragin behar dute.
medicusmundi gipuzkoa erakundeak eta Manuela Ramos Mugimendu Feministak  beharrezko eta ezinbesteko ikusten dugu arlo honetan zenbait ekintza bultzatzea, gizarte eta politika mailan egiturazko aldaketa batzuk eragiteko; aldaketa horiek, neurri handi batean, erakundeek, gizarte eta politika arloko elkarrizketarako plataformek eta nazioarteko, eskualdeko, nazioko eta tokiko emakume-sareek emandako babesaren mende egongo dira.
Horren ondorioz, medicusmundi gipuzkoa erakundeak eta Peruko Manuela Ramos Mugimendu Feministak 2010. urtean programa bat aurkeztu zuten –Eusko Jaurlaritzak onetsi zuena– Lankidetzan Aritzeko eta Garapenari Laguntzeko Fondoaren kontura, “Sexu- eta ugalketa-eskubideen sustapena eta emakumeak ahalduntzea, Hego-Ipar Garapenerako osagai gisa” izenekoa. Proiektu honek abiapuntutzat hartzen du ezinbestekoa dela genero-berdintasuna herrialde pobretuak garatu daitezen, eta hori lortzea ezinezko izango dela baldin eta sexu- eta ugalketa-eskubideak gauzatu ahal izatea bermatzen ez bada.
Beren sexu- eta ugalketa-eskubideak gauzatzean emakumeek aurre egin behar dieten erronkak arazo orokor bat direla onartuz, programa honek Hego Ipar zubiak finkatuko ditu, aliantzak indartzeko eta gizarte orekatuago eta bidezkoago bat bilatu nahian estrategia komunak diseinatzeko.

Hemen aurkezten ari garen web orri honen helburu nagusia, hain zuzen ere, programa horren heziketa-lerroa gauzatzeak dakartzan jarduera guztiei leku egitea eta horiek ezagutaraztea izango da; eta halaber, sexu- eta ugalketa-eskubideen aldeko gizarte-mugimendu bat sustatzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: