por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Nazioarteko Topaketak

mapamundi3“Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexua eta ugalketa eskubideetan” III. Topaketak.

AZAROAK 12-13 – KUTXA ANDIA ARETOA (DONOSTIAN)

“Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa” lelo dutela, Topaketak gaurko testuinguruan aukera paregabea dira fundamentalismo ezberdinek sexu eta ugalketa eskubideen urraketan duten eragina aztertzeko. Gizarte- pentsaera bat eta bakarra babesten duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio eta politikan eta horien ondorioak kaltegarriak dira gizakiarentzat, oro har, baina bereziki emakumeek bere sexu eta ugalketa eskubideak gauza ditzaten.
Articulación Feminista MARCOSUR erakundeak Latinoamerikan antolatu zuen Contra los fundamentalismos, lo fundamental es la gente kanpaina erreferente hartuta, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak arestian aipaturiko fundamentalismoen atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertzeko asmoz antolatu dituzte Topaketak. Era berean, jendearen aurkako bortizkeria eta herrien zapalkuntzaren aldeko diskurtso eta jardunbideak salatzen dituztenen boz-emaileak izan nahi dugu. Norbera aldaketaren eragilea delako: batu zeure ahotsa fundamentalismoaren aurka!
Aurten, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Movimiento Manuela Ramos-ek antolaturiko topaketek hiru helburu dituzte: lehena, fundamentalismoen gorakada eta iraunkortasunen arrazoiak eta alderdi ekonomiko, politiko eta sozialak aztertzea, emakumeen bizitza eta gorputza nabarmen kaltetzen dituztenak; bigarrena, fundamentalismoari aurre egiteko estrategia feministak erabiltzen dituzten munduko mugimenduen berri ematea; eta hirugarrena, sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokan diharduten erakundeen arteko elkarlanak sustatzea, estrategia bateratuak egikaritzeko asmoz.
Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko lanean diharduten erakunde eta langileak, berdintasun eta garapenerako lankidetzaren arloko langige teknikoak, Unibertsitateko ikasleak, gaia interesa dakiokeen edozein lagun edo erakunde jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen diduzte antolatzaileek. Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruz laguntzen ditu topaketak.
Izena ematea dohainik da eta azaroaren 5era arte irekiko dugu epea.
PLAZA MUGATUAK!!
Parte hartu nahi baduzu 943 40 47 40 zenbakira deitu edota voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera idatzi, zure izen-abizenak, erakundea (beti ere erakunde batetik bazatoz), helbide elektronikoa eta telefono zenbaia esanez.
Norbera aldaketaren eragilea delako: Gehitu zure ahoa fundamentalismoen aurka!
Zeure zai gaude!

PROGRAMA_TOPAKETAK_2015

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Fotos de Flickr

encuentros_2013

encuentros_2013

encuentros_2013

encuentros_2013

encuentros_2013

Más fotos
Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: