por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Lilaton

lilatondibujoLilaton 2017
2017-ko martxoaren 5a

ni_una_menos_lilaton

Ba al dakizu 2010etik 2015era 681 emakume hil zirela, hain zuzen, emakume izateagatik? Ba al dakizu horietako 30 EAEn hil zirela? Mundu mailan indarkeria matxistak 15 eta 44 urte arteko emakume gehien hiltzen duen fenomenoa da eta, guztira, indarkeria matxistak minbiziak, gerrak edo kotxe istripuak baino emakume gehiago hiltzen ditu. 10 emakumetatik 7k indarkeri fisikoa edo sexuala pairatuko dute bere bizitzan.

Lotsagarria, ezta? Oraindik eta lotsatiago hilketa horiek saihestea posible delako. Izan ere, ezinbestekoa zatekeen, nork bere eskuan dauzkan hilketa saihesteko neurriak hartu izan balitu. Zer egiten da emakume hauek hiltzea saihesteko?

Aurten irtenbideak beharrezkoak direla aldarrikatu nahi dugu eta mundu mailako “Bakar bat gutxiago ere ez” kanpainarekin bat egin dugu:

“EZ HEMEN, EZ INON… #NI UNA MENOS” leloa erabiliz.

“Bakar bat gutxiago ere ez” indarkeria matxistaren aurkako oihua da. Feminizidioekin nahikoa zela esateko jaio zen Argentinan, bertan emakume izatearren, hain zuzen, emakume bat hiltzen delako 30 orduan behin. Aldarrikapena zabaldu da eta 2015ean eta 2016an hainbat mobilizazio egin dira munduan.

 

Guzti honegatik, LILATON 2017 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean,  “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740

Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.

Gogoan izan LILATONa datorren martxoaren 5an dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 17a izango dela.

Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira!

ZUEN ZAIN GAUDE!  AUPA NESKAK!

 

Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue, jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu:

http://niunamenos.com.ar/

http://bilgunefeminista.eus/

http://www.feminicidio.net/

http://www.unwomen.org/es/what-we-do/ending-violence-against-women/facts-and-figures

 

Lasterketari buruzko informazio gehiago lor dezakezue bere webgunea bisitatuz:  www.lilaton.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: