por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Gipuzkoako Medicus Mundik antolatu eta amaitu berri den bertso paper lehiaketako sariak emango ditu bertso afari batean

Gipuzkoako Medicus Mundik maiatzaren 28a baliatu du, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta, amaitu berri den eta indarkeria matxista gai izan duen bertso paper lehiaketako sariak banatzeko. Sariak, maiatzaren 28an Lazkaoko Maizpide barnetegian antolatu dugun bertso afarian banatu ditugu, eta bertan Ane Labaka eta Jokin Labaien bertsolariek parte hartu dute; lehen saria jaso duen Eider Perez Martinezen bertsoak kantatu dituzte, eta baita bigarren saritu Iñigo Legorburu Arregirenak eta hirugarren saritu Amaia Goirena Boyrarenak ere.

Maizpidez gain, bertso paper lehiaketa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak lagundu du eta Donostiako AEK eta Hitzez euskaltegiek, non irailetik aurrera indarkeria matxistari buruzko tailer anitz antolatu baitira, ikasleak sentiberatzeko arazo honek emakumeengan dituen eragin eta ondorioez, bai gure ingurune hurbilean nola mundu zabalean, eta bide batez lehiaketan parte hartzera animatzeko.

Medicus Mundi Gipuzkoak lehiaketarako gai hau hautatu izanaren arrazoia garbia da, izan eregauza nabarmena da emakumeen aurkako indarkeria gizarte guztietan dagoela eta era guztietako gehiegikeria fisiko, sexual, psikologiko ekonomiko eta gizarte arlokoak eragiten dituela. Osasun publikoarentzako arazo larria da eta funtsezko eskubideen urraketa bat ere bai, giza duintasunaren aurkako eraso delako eta, muturreraino eramanez gero, neska eta emakumeei bizitzarako eskubidea ezabatzen dielako.Emakumeen aurkako indarkeria, beraz, beren sexuarengatik jasaten dituzten era guztietako desberdintasun ugarien adierazpiderik larriena da, eta murrizten joan ez ezik, badirudi larriki areagotzen ari dela gainera, batez ere biztanleriaren sektorerik gazteenen artean.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2013an eskainitako kopuruen arabera, mundu osoko emakumeen %35ek bikotearen indarkeria edo hirugarrengoen sexu-indarkeria jasan dute beren bizitzako uneren batean, eta bikote-harreman bat izan duten %30ek diote nolabaiteko indarkeria fisikoa edo sexuala jasan dutela haien aldetik.Izan ere, eta datu horien arabera, mundu osoan gertatzen diren emakume-hilketen %38 beren bikotekideek eragindakoak dira.OMEk dio, halaber, indarkeria mota hauek guztiek osasun fisiko, mental eta sexualarekin eta ugalketa-osasunarekin loturiko arazoak eragin ditzaketela edo, esate baterako,GIBarekiko zaurgarritasuna areagotu.

Europa mailan, FRA-Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren 2014ko txostenak datu benetan kezkagarriak eskaintzen dizkigu, eta emakumeek munduko alderdi guztietan jasaten duten indarkeria-egoeraren inguruan gogoeta egitera bultzatu behar gaitu.EBeko 13 milioi emakumek (%33k) indarkeria fisikoa jasateak eta 3,7 milioi emakume sexu-indarkeriaren biktima izateak, edo horietatik guztietatik %22 beren bikotekide sentimentalek eragindakoak izateak eskaintzen dizkiguten datuen errealitateari gizarteak ezin dio ez-ikusiarena egin, eta prozesu hori guztia hasiera-hasierako faseetatik ezagutu behar da, indarkeriak hainbat itxura eta aurpegi dituelako, eta sarriegitan, emakume bat gizon baten eskuetan hiltzea eragiten duena askoz lehenagotik hasitako zerbait izaten delako, modu askoz lausoagoan.

Ingurune hurbilago batean, aipatutako europar txosten horrek dioenez, Espainiako Estatuan indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan dutela dioten emakumeak %22 dira, eta Emakunderen 2013ko datuen arabera, 4.983 emakumek jasan zuten horrelako indarkeria EAEn (horien artean 1.481 emakumek Gipuzkoan).

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en mayo 28, 2015 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: