por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Burkina Faso: zero tolerantziarantz emakumezkoen ebaketa genitalean

??????????

Emakumezkoen ebaketa genitalak (EEG), nesken eta emakumeen oinarrizko giza eskubide urratzen ditu, eta horrela dago jasota nazioarteko legedian eta Giza Eskubideen Afrikako Gutunean, baita ebaketa egiten den herrialde askotako legedietan ere. Halaz ere, uste da munduan badirela 135 milioi neska eta emakume, Afrika eta Asiako 28 herrialde eta gehiagotan errotuta dagoen praktika horren biktima, eta beste herrialde batzuetara zabaltzen ari da, Espainia barne.
EEGak beti kaltetzen ditu nesken eta emakumeen osasun fisiko eta psikikoa. Bizia gal daiteke egiterakoan, eta sortzen dituen konplikazioek hiltzeko arriskuak handitzen dituzte erditzerakoan edo eta bizitza osorako ondorio larriak eragiten (fistula obstetrikoa, infekzio kronikoak). EEGak ez ditu neska eta emakumeak soilik kaltetzen; Afrikako hainbat herrialdetan Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batek dio, ama mutilatuen haur jaio berriak errazago hiltzen direla eta suspertzeko laguntza handiagoa behar dutela.
EEGa ezabatzeko, mundu mailan bultzaturiko ahaleginen alde Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2012ko abenduaren 20an onartutako Ebazpenaren eragileetako bat dugu Burkina Faso. Ekimen hau bat dator herrialde honek azken 20 urteotan EEGarekin amaitzeko egin duen lanarekin: 1991n, Burkina Fasok Konstituzioa aldatu zuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin egokitzeko, eta pertsonen arteko berdintasuna bermatzeko, inolako diskriminazioarik gabe. 1996tik berariazko legedia dute praktika hori zigortzeko, eta zigor larriagoak osasungintzako langileentzat eta EEGaren praktikarekin konplize direnentzat. Burkina Fasok giza eskubideen arloko eta emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako nazioarteko eta inguruko herrialdeetako itun guztiak sinatu ditu, eta beste herrialde batzuekin batera Afrikako Batasunari eskatu dio praktika hori erabat debekatzeko. Berritan, Nazio Batuen laguntzarekin, Burkina Fasok Ekintza Plan Nazional bat landu du EEGaren amaiera lortzeko, zero tolerantzia politika baten barruan.
Burkina Fasoko gobernuak nazioarteko hainbat erakunderen laguntzarekin 2010ean egindako osasun eta demografia inkesta batean, elkarrizketatutako emakumeen %70ek onartzen zuten EEGa jasan izana. Halabaina, inkestan alde handia zegoen generazioen artean: 45-49 urteko emakumeen %89 mutilatua zegoen, baina 5-19 urte arteko neska eta gazteen artean %58 ziren. Alde honek adierazten du azken urteotan emakume eta neska mutilatuen kopurua beherantz ari dela egiten.
Burkina Fason, eta EEGa egiten den gainontzeko afrikar herrialdeetan, ebaketak ez ditu emakume guztiak berdin jotzen: etnia jakin batzuetan arriskua handiagoa da, Mossien artean adibidez, edo landa giroan bizi direnentzat, edo amaren heziketa maila apalagoa denean. Erlijio bakar batek ere ez du onartzen EEGa egitea, baina musulmandar familietan errotuagoa dago (%80) katoliko edo protestanteen artean baino (%60).
Horretaz, legez debekatuta egon arren, eta herrialdean praktika horren aurkako eginahalak eginagatik ere, zergatik egiten da oraindik? EEGa oso errotuta dago Burkinako gizartearen kulturan, uste baita ezkontzea errazten duela eta emakumearen estatusa hobetzen duela; hain zuzen, ebaketa genital goiztiarrak neska eta emakume gazteen sexualitatea kontrolatu nahi du, eta kastitatea eta birjintasuna zaindu ezkontza bitarte, eta horrela emazteak ez dira promiskuoak izango, duinak eta fidelak baino. Badira beste uste batzuk, hala nola emakumezkoen ebaketa genitalak norbere higienea zaintzen eta hobetzen duela, klitoria gizonezkoen organoa dela eta haur jaio berriari kalte egin diezaiokeela erditze unean, etab. Baina nagusiki gizartearen presioak eta tradizioak bete beharrak iraunarazten ditu halako jarduera erabat kaltegarriak nesken eta emakumeen osasunarentzat.
Medicus Mundi 1975. urtetik aurrera dabil Burkina Fason, osasun lankidetzako egitasmo eta programekin, bereziki herrialdeko nesken eta emakumeen osasuna hobetzeko lanean, Osasun Ministerioaren Ugalketa Osasun estrategian laguntzen, eta amen hilkortasunaren eta emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako lanean. Azken atal honetan, Medicus Mundiren lana izan da “Eszisioaren Praktikaren aurkako Borrokarako Nazio Batzordea” laguntzea, landa guneetan bereziki, zailak iristeko eta baliabide gutxiagokoak. Egitasmo hauek tokian tokiko osasun langileekin lankidetzan egiten dira, emaginekin batez ere, bertako biztanleek onartuak eta errespetatuak baitira eta emakumeen konfidantzakoak; eta biztanleak sentsibilizatzen, osasun langileak trebatzen eta praktika horren aurka aritzen diren tokiko elkarteekin batera gauzatzen dira. Estrategia honi esker, aritu garen lekuetan ebaketa praktikak gutxitzea lortu dugu.
Medicus Mundik, Sexu eta Ugalketa Osasuna hobetu nahian darrai Burkinan, emakumeena bereziki. Helburu honekin, oraintsu ginekologo eta emagin bana joan dira bertara egitasmo bat martxan jartzera, osasun langileen eta bereziki emaginen prestakuntza curriculumetan eskubide eta genero ikuspuntuak jaso nahi dituena; uste dugu eragin nabarmena izango duela emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako borrokan.
Burkina Fason 40 urtez egindako lanarekin saiatu gara, askotan lortu ere, biztanleen osasuna hobetzen, bereziki neskena eta emakumeena. Nahiz eta geratzen zaigun egitekoa ez den gutxi, asmo garbia dugu lanari ekiteko emakumezkoen ebaketa genitala desager dadin lortu arte.

Autoreak: Africa Caño eta Casilda Velasco, Medicus Mundiko kideak
__________________________________
 Emakumezkoen ebaketa genitala ezaguna da eszisio bezala ere.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en febrero 6, 2015 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: