por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Medicus Mundi Gipuzkoak, nazioarteko kanpaina baten barruan, abortu seguru eta legezkorako zerbitzuak izatea eskatzen du

28_sept

Medicus Mundi Gipuzkoa GGKE gipuzkoarrak, Guk Erabakitzen Dugu Plataformaren partaide den aldetik, Abortu Seguru eta Legezkoa izateko Ekintza Egun Globala den irailaren 28 honetan erantzukizun politikoa eskatu nahi dio gobernu zentralari oso ardura eta sentiberatasun gutxiko jokabidea izan duelako emakumeen eta gizarte osoaren osasun, askatasun eta ongizatean eragin hain zuzena duen gai batekin.

Gallardónen legearen aurreproiektua kentzearen iragarpenak eta horren dimisioak ez du desagerrarazi alor horretan gaur egungo legeriaren erreforma posibleak une honetan bizi duen zalantzazko egoera. Izan ere, Ana Mato Osasun ministroak, Justiziako ministroaren dimisioaren ondoren ohartarazi du ez diotela uko egingo hori aldatzeari eta lanean jarraituko dutela “adostasuna bilatzeko eta gizartearen gehiengoa pozik utziko duen lege bat ateratzeko” eta berehala zuzenduko dutela “adin txikikoen gaia beren gurasoek lagunduta egon daitezen beren bizitzetako une hain zailean”, horrenbestez, ezin dugu inolaz ere arreta galdu gai horri dagokionez.

Irailaren 28 honetan Medicus Mundi Gipuzkoak bat egiten du Guk Erabakitzen Dugu Plataformak hedatu duen adierazpenarekin, horrek Estatuan zuzeneko lotura duelako Abortu Seguru eta Legezkoa izateko Zerbitzuetarako Emakumeak duen Eskubidearen aldeko Nazioarteko Kanpainarekin, eta gizarte zibilak kanpaina honekin bat egiteak garrantzi handia duela azpimarratu behar delako. Alde horretatik, GKEk eta Plataformak gogorarazi nahi dute bi urte baino gehiago daramatzagula oraingo Sexu- eta Ugalketa- Osasun Legearen birmoldaketa zorrotz baten mehatxupean, eta hori atzera bota izatea, neurri handi batean, gizarte mugimenduari esker lortu dela.

Aldi berean gogorarazi nahi dut abortua osasun publikoko arazo bat dela, baina ez tokian-tokikoa soilik, mundu mailakoa ere bai. 47.000 emakume inguru hiltzen dira urtero segurtasunik gabe egindako abortuetan eta bost milioi ospitaleratzen dituzte segurtasunik gabeko abortu horien ondorioz sortzen zaizkien arazoengatik. Horregatik, hala Medicus Mundi Gipuzkoak nola Guk Erabakitzen Dugu Plataformak eta Abortu Seguru eta Legezkoa izateko Zerbitzuetarako Emakumeak duen Eskubidearen aldeko Nazioarteko Kanpainak behin eta berriro aldarrikatzen dute abortu segurua eta legezkoa izatea eragozten duten gobernuek emakumeen aurkako indarkeria instituzionala bultzatu eta onartzen dutela. Halaber, eskatzen dute Post2015 garapen-agendan abortu seguru eta legezkoetarako zerbitzuak izatea ziurtatu dezatela gobernuek, haurdunaldia eteteko lanean ari diren emakumeek eta profesionalek hori egitea baimenduta ez dagoen lekutan jasaten duten kriminalizazioarekin eta estigmatizazioarekin ere amaitu ahal izateko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en septiembre 26, 2014 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: