por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Fundamentalismo eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen II. Nazioarteko Topaketarako izen emateko epea irekitzen dugu

donostiaentremundos1“Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua” izenburuarekin, topaketa hauek aurtengo azaroaren 28 eta 29 ospatuko dira Donostian.

Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Gizartearentzako arau moduan Pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu eta ugalketa alorreko eskubideak gauzatzeko jardunean.

medicusmundi gipuzkoak eta Manuela Ramos Mugimenduak (Peru) denboran bereizitako –2011 eta 2013- bi topaketa egitea proposatu zuten behatoki moduan. Horregatik, bigarren topaketa hauetan fundamentalismoei eta horien adierazpen moduan ematen diren modu anitzeko indarkeriei aurre egiteko ditugun alternatiben aipamen berezia egin nahiko genuke. Eta hori guztia, baterako ekintza-estrategiak zehazteari begira sexu eta ugalketarako eskubideak eraginkortasunez bermatzeko.

Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Topaketetan hiru eremu landuko dira: Globalizazioa eta neoliberalismoa: eragina emakumeen gorputz eta sexualitatean; laikotasuna eta erlijio-fundamentalismoak; eta indarkeria matxisten adierazpenak. Era berean, “Abortua, osasun publikoaren arazoa” amaierako hitzaldia izango da. Hizlarien artean: Silvia Federici, Marcela Lagarde eta Wassyla Tamzali, besteak beste, izango dira.

Azaroaren 19 arte hala nahi duten pertsonek beraien izen-ematea egin dezakete dohainik.

PLAZA MUGATUAK!

Informazio gehiago, programa osoa eta izen-emateak:

http://www.porlosderechossexualesyreproductivos.org/topaketak.php

educ.gipuzkoa@medicusmundi.es

943 40 47 40.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en octubre 18, 2013 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: