por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

medicusmundi gipuzkoak argitalpen batean jaso ditugu fundamentalismoek emakumeen sexu eta ugalketa osasunean eragiten dituzten ondorio larriak

“Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalek sexu eta ugalketa eskubideetan dituzten eraginei buruzko I Jardunaldi”-en hitzaldiak eta ondorioak argitara eman ditugu. Aurtengo azaroaren 28 eta 29an Donostian ospatuko den egitasmo honen bigarren edizioaren atarian egin du.
Peruko Movimiento Manuela Ramos eragilearekin elkarlanean sortu ziren I Jardunaldiak, 2011. urteko ekainean eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantziazioarekin, eskubide hauek munduan bizi duten egoeraren Behatoki moduan. Orain plazaratu den argitalpenak gogorarazten du jardunaldi horietan aztertu eta hausnartu zela fundamentalismo ugariak sexu eta ugalketa eskubideen erabilera errealerako oztopo garrantzitsua direla, batez ere emakumeei dagokienez. Fundamentalismoen adierazpen anitzek -politikoak, ekonomikoak, erlijiosoak eta kulturalak-pentsamendu bakar eta aldaezinak defendatzen dituzte gizarteak jarraitu beharreko arau gisa, argitalpenak azpimarratzen duenez, eta, horrela, oso ondorio negatiboak eragiten dituzte pertsonen bizitza eta gorputzetan, batez ere emakumeen kasuan.
Sexu eta ugalketa osasunerako aukerarik eza osasun publikoko arazo garrantzitsua da, herrialde txirotuetan batez ere. Nazio Batuen Biztanleria Funtsaren arabera, mundu mailako gaixotasunen zama globalaren %18a sexu eta ugalketa osasunarekin zerikusia duten arazoekin lotuta dago; hala nola GIB/hiesa (kaltetuen %52 emakumeak dira) edo TSE (transmisio sexualeko eritasunak). Aipatu herrialdeetan, 530.000 emakume inguru hiltzen dira amatasunarekin zerikusia duten arrazoiengatik (%13a baldintza txarretan egindako abortuen ondorioz) eta 200 milioi emakumetik gora dira beren haurren jaiotzak denboran urrundu edota kopuruan mugatuko lituzketenak, baina ez dute familia planifikazio zerbitzu eta metodoetara sarbiderik. Era berean, 2.400.000 emakume eta neska sexu esplotazioaren biktima direla uste da. Errealitate hauek emakumeen sexu eta ugalketa osasunetik haratago doazen ondorio negatiboak dakartzate. Izan ere, beren osasun orokorrari eta beren komunitateen garapenari ere eragiten diete.
Emakumeen sexualitatearen kontrola politika, ekonomia, gizarte eta kultur manipulazio mekanismo korapilatsuen bitartez lortzen da, gogorkeria eta indarkeria barne, plazaratu den argitalpenak azaltzen duenez. Testuinguru horretan, erlijioa kontrolerako tresna gisa erabili ohi da, emakumeen eskubideen urraketak legitimatzeko helburuarekin. Era berean, emakumeak lan munduan eta esparru publikoan sartzeak lanaren banaketa sexualaren rol tradizionalak zalantzan jartzen baditu ere, egoera berri hori ez da eman tradizionalki egin dituzten zereginak berrantolatzeko politika baten laguntzarekin. Hori dela eta, emakumezkoek lanari oro har eskaintzen dioten denborak gora egin du, eta horrek ondorio kaltegarriak dakartza beren osasun fisiko, mental eta sexualarentzat eta, orokorrean, beren bizi-kalitatearentzat.
II Jardunaldietan, azaroaren 7 eta 8an, munduan sexu eta ugalketa eskubideek bizi duten egoeraren inguruko hausnarketa egingo da berriz ere; batez ere, egungo testuinguruan gori-gorian dauden gaiei dagokienez. Esaterako, segurtasunik gabe egiten den abortua osasun publikoko arazo bezala aztertuko da; udaberri arabiarrez eta hauek emakumeen sexu eta ugalketa bizitzan duten eraginaz hitz egingo da; eta ehungintzaren industrian emakumezkoek bizi duten errealitatea gogoan izango da. Horrekin batera, nazioarte mailan garrantzitsuak diren hizlariak ekarriko dituzten Jardunaldi hauek erakunde eta sareen artean elkartasuna sendotzeko baliagarriak izango dira. Bai Hegoaldean, bai Iparraldean, sexu eta ugalketa eskubideen alde ari diren eragile horiek baterako ekintza politikoak garatu ditzaten, hain zuzen ere.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en julio 23, 2013 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: