por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

“Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak” erakusketak bere ibiltaritza Urnietan amaituko du

barrerasmedicusmundi gipuzkoaren “Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak” erakusketak bere ibiltaritzarekin amaitu du probintzian zehar. Azken geldialdia Urnieta izango da. Maiatzaren 20tik 26ra Lekaioko Kultur Etxean egongo da (astelenetik ostiralera, 16:30etatik 19:000etara; larunbatak eta igandeak, 10:30etatik 13:00etara).

Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta prestatu da erakusketa. Bere helburua da Sexu eta Ugalketa Eskubideek munduan duten egoeraz gipuzkoar biztanleak sentsibilizatzea. Emakumea da erakusketaren protagonista. Izan ere, abiapuntutzat hartzen da emakumeek eskubide horiek bermatuta izatea eta erabili ahal izatea funtsezko elementua dela herrialdeen garapenerako eta generoen arteko berdintasuna lortzeko.

Hamaika panelen bitartez, sexu eta ugalketa eskubideak zer diren azaltzen ahalegintzen da erakusketa eta horietako batzuetara hurbiltzen da: bortizkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidera; segurtasun fisiko eta mentalaren eskubidera; sexualitate osoa eta arriskurik gabekoa izateko eskubidera; edota amatasun gogozko, libre eta osasuntsua izateko eskubidera. Era berean, eskubide hauek erabili ahal izateko dauden oztopoak azaltzen ditu ekimen honek eta gipuzkoar gizarteari proposatzen dio zein egitasmotan inplika daitekeen sexu eta ugalketa eskubideak edonorentzat errealitate izan daitezen laguntzeko.

Sexu eta ugalketa osasunerako aukerarik eza osasun publikoko arazo garrantzitsua da, herrialde txirotuetan batez ere. 530.000 emakume inguru hiltzen dira munduan amatasunarekin erlazionatutako arazoengatik (%13 baldintza txarretan egindako abortuengatik), eta Nazio Batuen Biztanleria Funtsak dioenez, munduan sufritzen diren gaixotasunen zama globalaren %18k sexu eta ugalketa osasunari lotutako arazoekin zerikusia du. Horien adibide dira GIB/hiesa (kutsatuta daudenean %52 emakumeak dira) edota TSE (Transmisio Sexualeko Eritasunak). Gainera, 200 milioi emakume baino gehiagok beren haurdunaldi kopurua bakandu edo mugatu nahiko luketela uste da, baina ez daukate familia-plangintzako zerbitzu eta metodoetara sarbiderik. Eta 2.400.000 emakume eta neska sexu esplotazioaren biktima dira.

Munduko herrialde askotan emakumeek ez daukate beren gorputzaren gaineko kontrolik, ez eta beren sexu harremanen, beren ezkontza eta seme-alaba kopuruaren inguruan ere. Horrek dakar haurdunaldi eta hazkuntza garaiek beren bizitzaren zatirik handiena hartzea, eta, ondorioz, murriztuta daukate ikasketak hasi edo osatzeko, lanpostu bat lortzeko edo beste espazio publikoetan parte hartzeko aukera. Eta hain zuzen ere, herrialdeen garapenerako eta generoen arteko berdintasunerako funtsezko elementuak dira horiek guztiak. Generoen arteko desberdintasuna da Sexu eta Ugalketa Eskubideak bermatu ahal izateko bi oztopo nagusietako bat. Eskubide horien inguruko politika integral eta derrigorrez bete beharreko araudi eza litzateke bigarren eragozpena.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en mayo 20, 2013 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: