por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Sexu eta Ugalketa Osasuna XII.Ikastaroak lau pertsona komunitateko osasun praktikak egiteko hautatuko ditu

Azaroaren 6tik 22ra, eta UPV/EHUko Erizaintzako Eskolaren laguntzarekin, medicusmundi gipuzkoak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaro berri bat antolatu du. Jada unibertsitateko heziketa eskaintzaren barruan agertzen den Ikastaro bat da eta honako hauek ditu helburutzat: ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea alde batekik, eta munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea, beste aldetik.

medicusmundi gipuzkoako lehendakariorde Inmaculada Vilak inauguratuko du ikastaroa, eta hitzaldi baten bidez Sexu eta Ugalketa Eskubideen kontzeptuak eta garrantzia ulertzeko oinarrizko elementuak eskainiko dizkie ikasleei. Gainerako jardunaldiak hiru modulutan banatuko dira. Lehenak, Sexualitatearen mundura hurbilduko gaitu hiru saiotan –alderdi orokorrak eta zehatzagoak– eta bigarrena egun bizi dugun mundu-sistema eztabaidatuko da Ipar-Hego errealitate desberdinen gaineko analisiaren bitartez, esate baterako maskulinitatearen eredu tradizionala edo sexu-ustiapenerako pertsonak salerostea. Bukatzeko, hirugarren moduluak sexu- eta ugalketa-osasunaren etagarapenaren arteko harreman estua aztertuko du, generoaren ez-ekitatea mundu mailako arazoa dela abiapuntutzat hartuta.

Beharrezkoa da ikastaroaren berritasun bat aipatzea: osasun komunitarioko praktikak egiteko hautatuak izan diren bi erizaintzako ikasleez gain, medicusmundi gipuzkoak beste bi pertsonak aukeratuko ditu bi hilabetez sexu- eta ugalketa-osasunaren alorrean praktika bekadunak egiteko, Manuela Ramos Mugimenduarekin, medicusmundi gipuzkoaren Peruko kontrapartea.

Era berean, azaroaren 6tik 14ra, “Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak” erakusketa EHUko Erizaintzako eskolan ikusi ahal izango da. Medicusmundi gipuzkoa herrialdeko udalerri ezberdinetara eramaten ari den erakusketa bat da, sexu eta ugalketa eskubideek munduan duten egoeraz gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en noviembre 6, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: