por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko XII. Ikastaroa

UPV/EHUko Erizaintzako Eskolaren laguntzarekin, 2000. urtetik, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaro berri bat antolatzen da. Jada unibertsitateko heziketa eskaintzaren barruan agertzen den Ikastaro bat da eta honako hauek ditu helburutzat:

  • Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea.
  • Munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea.

Aurten, azaroaren 6, 7, 8, 12, 13, 14, 15, 19, 20, 21 eta 22 egunetan egingo da ikastaroa, 16.00etik 18.30era, Erizaintza Eskolako instalazioetan. Gipuzkoako medicusmundi elkarteko lehendakariorde Inmaculada Vilak inauguratuko du ikastaroa, eta hitzaldi baten bidez Sexu eta Ugalketa Eskubideen kontzeptuak eta garrantzia ulertzeko oinarrizko elementuak eskainiko dizkie ikasleei.

Gainerako jardunaldiak hiru modulutan banatuko dira. Lehenak Sexualitatearen mundura hurbilduko gaitu hiru saiotan –alderdi orokorrak eta zehatzagoak– eta bigarren moduluan egun bizi dugun mundu-sistema eztabaidatuko da Ipar-Hego errealitate desberdinen gaineko analisiaren bitartez, esate baterako maskulinitatearen eredu tradizionala, sexu-ustiapenerako pertsonak salerostea edo farmazia-industriek betetzen duten papera eta botikak benetan eskuratu ahal izatea.

Bukatzeko, hirugarren moduluak sexu- eta ugalketa-osasunaren eta garapenaren arteko harreman estua aztertuko du,generoaren ez-ekitatea mundu mailako arazoa dela abiapuntutzat hartuta.

Beharrezkoa da ikastaroaren berritasun bat aipatzea: osasun komunitarioko praktikak egiteko hautatuak izan diren bi erizaintzako ikasleez gain,  medicusmundi gipuzkoak beste bi pertsonak aukeratuko ditu bi hilabetez sexu- eta ugalketa-osasunaren alorrean praktika bekadunak egiteko, Manuela Ramos Mugimenduarekin –medicusmundi gipuzkoaren Peruko kontrapartea–.

Ikastaroan izena eman nahi baduzue, Donostiako Erizaintza Eskolako Idazkaritzan egin dezakezue urriaren 30a baino lehen, edo posta elektroniko bat bidali educ.gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera; gaian “SUOaren XII. Ikastarorako Matrikula” idatzi behar da, eta mezuan bertan, interesa duen pertsonaren izen-abizenak gehitu. Lehenago, izen-ematearen ordainketa egin beharko duzu (15 euro) Kutxan (kontu-zenbakia: 2101 0001 13 0001435882) edo Euskadiko Kutxan (kontu-zebankia: 3035 0060 41 0600043748).

Argibide gehiago nahi izanez gero, ikastaroaren programa osoa deskargatu dezakezue orrialde honetan bertan, eta beste edozein zalantza baduzue, zalantzarik gabe medicus mundi gipuzkoaren bulegora deitu: 943-404740 edo mezu bat idatzi educ.gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera.

 Zuen zain gaude!

info gehiago: Programa XII Curso SSR

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en octubre 16, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: