por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

“Emakumeak eta GIB” laburmetraia lehiaketako irabazleek euren sariak jaso dituzte

entrega_premios_cortosEkainaren 26an laburmetraia lehiaketako talde irabazleetako kide batzuk medicusmundi gipuzkoako egoitzara etorri ziren euren sariak jasotzera. Behin elkarturik, lehiaketako esperientziak partekatu zituzten.

Bigarren eta hirugarren sarien irabazleek – gogoratu epaimahaiak ez zuela lehen saria eman- parte hartzearen alde positiboa azpimarratu zuten batez ere, izan ere, ongi pasatzeaz gain, asko ikasi dute  noizbait entzuna, baina ez guztiz ezaguna zitzaien gai horri buruz. Horregatik, bi taldeek dokumentazio lana egin behar izan zuten gaiari dagokionez. Horretarako, bigarren talde saridunak, “Vida o Sida” izeneko lana aurkeztu zuen Producciones UBA talde gipuzkoarrak, Oiartzungo Harri-Beltza anti-sida elkartera jo zuen informazioa lortzeko. Aldiz, hirugarren saridunak, Arabako Campoamor taldekideak, Vitoria-Gasteizeko GIB-aren bulego batera joan zen.

Elkarlana ez zen hor gelditu. Producciones UBA taldekideek, adibidez, utzitako kamara batekin grabatu zuten laburmetraia eta, gainera, 12 adingabeko atzerritarrek hartu zuten parte grabaketan. Honi esker, gazte horiek zuzenean sentsibilizatzeko aukera izan zuten gaiari dagokionez, jatorrizko kultura batzuen mugak gaindituz.

Campoamor taldeak ere kanpoko laguntza izan zuela esan zuen eta, gainera, talde osoak gaiarekiko hartu duen sentiberatzea azpimarratu zuen. Azken talde honentzako esperientzia hain ona izan da, non saria inbertitzeko ideietako bat laburmetraia berriak grabatzea den.  Bestalde, Producciones UBA taldeak bere saria laburmetraian parte hartu zuten adingabeekin banatzea erabaki du. Horretarako, txango bat ari dira prestatzen eurentzako, gutxitan izaten dute eta aukera adingabe horiek horrelakorik egiteko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en junio 29, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: