por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Los Charanguitos, medicusmundik antolatutako Gazteak Hegoaren Bila lehiaketako txapeldunak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAHaizea Pastor, Ander Echávarri, Julen Salaberri eta Julen Urbano Los Charanguitos-eko lau taldekideak dira, eurek izan dira, hain zuzen ere, Euskadiko Gazteak Hegoaren Bila laugarren lehiaketako talde arabar irabazlea. Lehiaketa Euskadiko medicusmundi osatzen duten hiru elkarteek antolatzen dute. Oraingo honetan, bai Hegoaldeko eta baita gure inguruko Sexu eta Ugalketa eskubideen gainean gogoeta egin zezaten proposatzen zitzaien euskal gazteei.

Batzaldi honen garapenean, medicusmundi zenbait elkarterekin aritu da elkarlanean, hala nola,  Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin, Gay, Lesbiar, Transexual eta Bisexualen Elkartearekin (Gehitu), Vitoria-Gasteizeko Udal Zerbitzuarekin (Sexu aholkularitza) eta Guatemalako Nuevos Horizontes Elkartearekin.

Los Charanguitos taldearen garaipena ez da erreza izan, izan ere, beste 83 talderekin lehiatu behar izan dute. Horretarako, sormena barra-barra erabili behar izan dute batzaldian eskatzen ziren biñeta, rap-a eta bideoa sortzeko. Lan gogorra izan da, baina, era berean, dibertigarria eta eurek dioten bezala, “merezi izan du”.

83 taldek, hau da, 332 pertsonek hartu dute parte eta Los Charanguitos taldeak irabazi du. Espero al zenuten?

Inondik inora. Ez genuen itxaropenik. Batez ere, azkeneko proban, Bilbon, beste taldeek aurkeztu zituzten biñeten kalitatea ikusi genuenean. Beste taldeek lan asko egin dute eta ideia paregabeak izan dituzte. Horregatik, izan da guretzako ezuste handia irabaztea, hala ere, Anderrentzako ez da hain ezusteko handia izan, denetatik baikorrena da eta…

Zerk motibatu zintuzten parte hartzea?

Anderrek aurreko bi gertaldietan hartu zuen parte. Berak animatu gintuen parte hartzea, aurreko urteetan oso esperientzia ona izan zuelako eta guk itxaropen askorik gabe eman genuen izena, ongi pasatzeko asmoz, zerbait elkarrekin egiteko gogoz…

Biñeta bat diseinatzea, rap bat ondutzea eta bideo bat irarritzea. Ez dirudite proba errezak… Gainera, guztiek dute kutsu artistikoa. Zaila iruditu zitzaizuen lana?

Zorionekoak izan gara benetan, izan ere, gure formakuntza profesionala bat dator lehiaketak eskatzen zuenarekin. Taldeko bi musikariak dira, bestea argazkilaria eta gainera bideoekin muntaketak egiten ditu, eta laugarrena diseinatzailea da… Alde horretatik, abantaila izan dugu, hala ere, izena eman genuenean ez genekien zer nolako frobak egin beharko genituen, izan ere, bata bukatu ondoren esaten ziguten hurrengo froga zein izango zen.

Froga horiek gazteentzako erakargarrian izango zirelakoan asmatu zituen medicusmundik. Hala iruditzen al zaizue?

Apustu ona izan da guztiz. Gazte jendea erakartzeko lanabes aproposenak dira. Oso zaila da liburu handi eta astun batekin mezua helaraztea… Bideoa, biñeta eta rap-a, aldiz,… lanabes erakargarri, arin, errez eta gertukogoak dira…

Lanak aurkezteko epeak oso motzak ziren eta eginbeharrekoak astunak. Amore emateko gogoa izan al duzue?

Rap-a ondutzen asko jostatu genuen. Bideoaren lana bukatzeko astirik ez genuela izango pentsatu genuen. Egia da, epeak motzak zirela eta zaila dela planifikatzea, antolatzea eta zer egingo duzun pentsatzea. Ondoren, azpiegitura guztia lortu behar da… Lagundu digun jende asko “bahitu” dugu. Euren laguntzarik gabe, ez zen genuen lortuko. Laburbilduz, une batzuetan estresagarria izan da, sufritu egin dugu, baina oso ongi ere pasa dugu, ikasi egin dugu eta azkenen merezi izan du.

Froga guztiak gure inguruko eta Guatemalako Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruan izan dira, hain zuzen ere. Zer ikasi duzue horri dagokionez?

Lehenengo frogarekin, hau da, biñetaren frogarekin hasi baino lehen informazio asko bilatu genuen. Gutako inork ez zuen aurretik gaiari buruz hausnarketa gehiegirik egin, oraindik eta gutxiago eskubideen ildotik. Guatemalari dagokionez, ez genekien ia ezer herrialde horri buruz. Hego Amerikari buruz asko entzuten dugu, baina Guatemalari buruz, ia ezer ere ez. Horregatik aurretik informazioa bilatu eta irakurri behar izan genuen… Interesgarria izan da.

Saria Guatemalara joateko bidaia da, han mesicusmundi eta Nuevos Horizontes elkarteek  Sexu eta Ugalketa Eskubideen arian egiten duten lana ezagutuko duzue. Zer iruditzen zaizue?

Pozik gaudela esatea gutxi litzateke. Emozioz beterik gaude bidaiatzeko prest. Bidai honen xarma, gainera, beste modu batean oso urrun geldituko liratekeen herrialde honen alderdiak ezagutuko ditugula da, hain zuzen ere.

Ezagutzen al zenuten gure elkarteak egiten duen lana edo lehiaketaren ondorioz ezagutu duzue?

Denok ezagutzen genuen medicusmundi, familiako kideren bat boluntario gisa dabilelako bertan edota modu batean elkartearekin zerikusirik dutelako, hala ere, gutako inor ez zebilen kooperazioen edo GGKE-en munduan.

Horrelako ekimenetan parte hartzea animatzen al dituzue gazteak?

Bai horixe. Dudarik gabe.Lan gogorra da, baina merezi du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en junio 18, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: