por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Nahi duzu Guatemalara bidaiatu? Orduan, borroka ezazu “zure eskubideen” alde Gazteak Hegoaren Bila gure lehiaketan

GHB_2012_IMG_POST_DEF.fh1119 eta 30 urte bitartean dituzu eta zure eskubideen alde lan egin eta gizarte bidezkoago bat erdietsi nahi duzu? Hala bada, orain duzu aukera. Euskadiko medicusmundiren hiru elkarteek dei egiten dizuguGazteak Hegoaren Bila lehiaketan parte hartzera; norberaren eskubideak aldarrikatu eta mundu hobe bat sortzen laguntzeaz gain ongi pasatu nahi duen jendearentzat pentsatua dago.

Gure helburua, hain zuzen ere, euskal gizarteak, oro har, eta lehiaketan parte hartzen dutenek, bereziki, bai gure ingurunean eta bai Hegoaldeko herrialdeetan ere Sexu eta Ugalketa Eskubideen urratzeek dituzten arrazoien eta ondorioen inguruan gogoeta egitea da; eta halaber, eskubide horiek gauzatzea eragozten duten oztopoak salatzea.

Aldi berean, talde-lana sustatu nahi dugu. Horregatik, eta parte hartu ahal izateko, martxoaren 27a baino lehen eman behar duzue izenawww.jovenesenbuscadelsur.org web gunean, lau laguneko taldeak osatuz. Ez ahaztu taldeko kideek 19 eta 30 urte bitartean eduki behar duzuela eta EAEn erroldatuta egon, ikasten aritu edo lan egin.

Lehiaketa horrek lau proba izango ditu, eta apirila eta maiatza bitartean egingo dira. Horietako bakoitzean Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruko arazo bat jorratuko da. Epaimahaiak, gero, lanen edukia, aurkezpena, orijinaltasuna eta sormen-lana epaituko du. Horretarako, hainbat elkarteren lankidetza izango du, hala nola Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Gehitu, Asexoría edo Guatemalako Nuevos Horizontes.

Azkenean, bi taldek izango dute saria. Irabazleak Guatemalara bidaiatuko du herrialdea ezagutzera, eta bertan, medicusmundik herrialde horretan parte hartzen duen Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko proiektu bat lehen eskutik ezagutzeko parada izango du. Bigarren sailkatuak, bestalde, bidaia-poltsa bat erdietsiko du Espainiako Estatu barruan proiektu bat bisitatu ahal izateko.

Lehiaketan jorratuko diren edukien artean hauexek izango ditugu: emakumeak munduan bizi duen egoera, sexu-dibertsitatearekiko errespetua edo sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa, hala nola GIB/hies; horiek guztiak funtsezko gaiak dira Sexu eta Ugalketa Eskubideen barruan, eta pertsonek beren sexualitatearen inguruan erabakitzeko duten askatasuna izan behar dute oinarri, inolako hertsadura, diskriminazio edo indarkeriaren mende egon gabe. medicusmundik horiek errealitate bilakatzeko lan egiten du bere proiektuen bitartez, bai Hegoaldeko herrialdeetan eta bai hurbileko ingurunean ere, eta horren adibide bat dugu orain deialdia egin duen Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa.

OSA EZAZU ZURE TALDEA ETA ZUK ERE BORROKA EZAZU ZURE ESKUBIDEEN ALDE!

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en marzo 14, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: