por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Mutil gaiztoei agur

8_marzo_2012_2Irakaskuntza eta soziologia bezalako arloetan aritzen diren profesionalak kezkatuta daude, datuen baitan atzera egiten ari garela sentitzen dutelako. Ez da gutxiagorako. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunak joan den azaroaren 25ean utzi zituen datuen arabera, Euskadin indarkeria matxista pairatzen duten hiru emakumetik batek 30 urte baino gutxiago ditu.

Revista de Estudios de Juventud aldizkarian 2009.ean argitaratu zen“¿Cuánto cuenta la juventud en violencia de género?” artikuluan, Mª Isabel Carvajal Gomezek eta Ana Vazquez Bandinek (desagertutako Berdintasun Ministerioko Genero Indarkerirako Gobernuaren Delegazioko kideak biak) zera azpimarratzen zuten: datu estatistikoen arabera, ez dago ez biktima ez erasotzaile profil definiturik. Maila ekonomiko, lan egoera, formakuntza akademiko, familia testuinguru, nazionalitate, eremu geografiko, adskripzio politiko, sinesmen erlijioso ezberdinak dituzten… eta adin ezberdinekoak diren emakume eta gizonezkoek sufritu edo erabiltzen dute genero indarkeria. Azterketa horretan jasotzen zenez, indarkeria honen ondorioz hildakoen ia %30 zegoen 30 urte horien azpitik.

Behin eta berriz errepikatu den moduan, indarkeria honen jatorria gure gizarteetan mantentzen den egitura patriarkalean gertatzen den gizon eta emakumeen arteko botere ezberdintasunean dago. Horregatik, emakumeen aurkako erasoekin bukatzeko modu bakarra sexuan oinarritutako edozein diskriminazio errotik kentzea da. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea galarazten duten oztopo eta estereotipoak ere suntsitu behar dira.

Nerabezaroa eta gaztaroa trantsizio etapak dira, zeinetan pertsonak beren nortasuna finkatzen hasten diren. Garai horietan, Antonio Martinez Caceres hezitzaileak “Prevenir la violencia cambiando la forma de ser hombre entre los más jóvenes” artikuluan esaten duen bezala, jokabide eta balore asko behin-behinekoak dira oraindik eta erakusten dituzten jarrera matxista zein berdintasunezko jarrera ugari ez daude oraindik beren identitate maskulinoan egonkortuta. Halere, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntza Psikologiako katedradun Maria Jose Diaz Aguado bezalako adituek joera bati erreparatzen diote. Eskema emozional eta sozialak belaunaldi batetik bestera errepikatzera daraman joerari, hain zuzen. Baita genero indarkeria bezalako arazoetan ere.

Lehen arazo bat, beharbada, mutilek indarkeria matxista ez antzematean datza. Azterketa ezberdinek diotenez, ez dute arazo larritzat jotzen, eta txikiagotu eta justifikatzera ere iristen dira portzentaje garrantzitsuetan. Etxeko arazo bezala definitzen dute eta ez dago, beren ustez, horretan sartzerik. Gainera, ez dute tratu txarra maitasun ezarekin erlazionatzen. Beraientzat, halako jarrerak ez dira ematen jende gaztearen artean. Beren ingurune hurbilean existitzen ez dela sinetsita dauden zerbait antzematea zaila da.

Egoera hori izanda ere, Diaz Aguadok azpimarratzen duenez, garrantzitsua da aintzat hartzea pertsonek eredu eta harreman horiek eraldatzeko gaitasuna ere badutela, eta horretarako beste aukera batzuk irudikatzea beharrezkoa da, dagoeneko existitzen direnez haratago.

Zentzu horretan, bikotean genero indarkeriaren lehen seinaleak ikusten eta horiek nola eboluzionatzen duten antzematen erakutsi beharko zaie. Lehen bikote harremanak gertatu baino lehen egin beharko da eta horietan jazotzen diren lehen indarkerien aurretik. Horrek biztanleria osoa eramango du eraso horiek gaitzestera. Berdintasuna praktikatik eraikitzen irakatsi beharra ere azpimarratzen du Diaz Aguadok, besteak beste, informazioa eskaintzea nahikoa ez dela onartuz. Egitura sozialaren eremu guztietan landu behar den gai bat da, hezkuntza eragileak eta beste eragile sozial batzuk (komunikabideak, administrazioa eta ikerketan aritzen diren erakundeak barne) sarean lankidetzan aritzea ahalbidetuko duen diziplina anitzeko ikuspegi batetik elkartuz.

Baina, nola prebenitu gizonezko gazteen artean emakumeenganako indarkeria jarrerak? Hura justifikatu eta eusten duen eredu maskulino hegemonikoa aldatuz. Honi ezin zaio aurre egin soilik sentsibilizazio kanpaina, foileto eta hitzaldien bitartez, informazio gabeziatik haratago dagoen arazoa delako.

Martinez Caceres bezalako adituen iritziz, eredua aldatzeko lan hori ez da aurretik dagoena itxuraldatzea. Helburua ez da gizonezkoak “demonizatzea”, baina argi dago ikuspegi maskulino autokritikoa beharrezkoa dela: berdintasuna justizia sozialeko gaia da eta gizonezkoek gozatzen dituzten pribilegioak emakumezkoen kontura dira.  Horrek nahikoa izan behar luke gizonezkoen artean aldaketa pertsonal eta soziala eragiteko, baina zenbaitetan ez da hala izaten, eta horregatik beharrezkoa da berdintasunaren aldeko aldaketak gizonezkoentzat dituen abantailak agerian uztea. Gizonezkoak arduratu beharko dira berdintasunean oinarritutako maskulinitate eredu berri batera eramango dituzten aldaketa horiez. Identitate maskulino eta femenino eredu tradizionalak baztertzea posible izango da, baldin eta onarpen soziala duten beste batzuek ordezkatzen badituzte eta haiekin identifikatzeko orduan segurtasuna lortzea ahalbidetzen badute.

Jarrera sexistak zalantzan jartzera eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitzarako espazioak bultzatzera zuzenduta dauden neurri hauek guztiekin batera, prebentzio eta ikaste positibo ekintzak burutu behar dira, batez ere gazteei begira.

medicusmundiko Euskadiko hiru elkarteak helburu hauekin konprometituta sentitzen dira. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunean garatuko den mundu posible berri hori irudikatu asmoz, “Gazteak Hegoaldearen bila” lehiaketaren edizio berri bat jarri dute martxan. Aurtengoan, mundu osoko pertsonen Sexu eta Ugalketa Eskubideen defentsa izango da ardatz nagusia. Lehen frogak, hain zuzen ere, honakoa esango dio talde parte-hartzaile bakoitzari:Borroka ezazu genero indarkeriaren alde!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en marzo 8, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: