por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

medicusmundi gipuzkoak 45 korrikalariko taldearekin 2012ko Lilatoian hartuko du parte

Igande honetan, martxoaren 4an, medicusmundi gipuzkoa GGKE-ak parte hartuko du orain dela 23 urtetatik Donostian ospatzen den emakume lasterketa herrikoian. Bertara, 45 korrikalariko taldetxoarekin joango da; korrikalarietako asko “errepikatzaileak” dira, izan ere, hurrenez hurreneko hirugarren urtea da Gipuzkoako elkartea hau lasterketan egongo dela.

Sexu eta Ugalketa Eskubideen borrokaren alde agertzeko asmoz hartzen du parte medicusmundi gipuzkoak Lilatoian. Aurtengo ikurritza indarkeri matxistari zuzenduko zaio “¡Di NO a la violencia machista!-Indarkeria matxistari esan EZ!” agertuz.  Ikurritza medicusmundi gipuzkoa taldeko korrikalariek eramango dituzten kamiseta laranjetan ikusi ahal izango da.

Ikurritza hau aukeratzearen zergatia sinplea da: indarkeria matxista hiltze kausa nagusiena da mundu osoko 15 eta 44 urte bitarteko emakumeen artean; minbiziak, malariak, istripuek eta guda guztiek baino hildako gehiago eragiten ditu.

Emakume izateagatik bakarrik haren aurka indarkeria erabiltzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren sinbolo  abereki eta nabarmenena da. Familian eta erkidegoan, guda edo bake garaietan, giza eskubideen artean ezkutuen dagoen eta zigor gutxien jasotzen duen giza eskubideen aurkako urraketa da.  Genero-indarkeria, beraz, arazo estrukturala da eta neskato edo emakume izatea da arazoaren arrisku bakarra; ez du pertsonaren maila soziala eta ekonomikoarekin eta heziketarekin loturarik. Gizon eta emakumeei aukera ezberdinak ematen dizkien sistema sozial, ekonomiko eta ideologiko baten ondorioa da indarkeri hau.

Aurreko bi urteetan, medicusmundi gipuzkoak bi borroka galdatu ditu: malariaren aurkakoa, izan ere ahurdun dauden emakumeak gaixotasunaren aurrean arrisku gehien duen taldeetako bat da; eta ugalketa eta sexu osasun eraginkor eta unibertsalaren aldekoa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en marzo 2, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: