por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Eman ezazu izena sexualitateak eta generoak pertsonen garapenean duen garrantziari buruzko gure unibertsitate hedapenerako ikastaroan

medicusmundi gipuzkoa GGKEk “Sexualitatea, generoa eta giza-eskubideak” izeneko ikastaroa antolatu du UPV-EHU eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren laguntzarekin. Ikastaroan dinamika ezberdinak eta bideo-forumak erabiliko dira sexualitateak eta generoak pertsonen garapenerako duen garrantzia ezagutu eta ikertzeko. Horretarako, egungo sistemaren analisia hartuko da abiapuntu gisa, beti ere emakumearen ugalketa eta sexu eskubideak azpimarratuz.

Ikastaroa martxoaren 8a eta 29aren artean gauzatuko da UPV-EHUko Gipuzkoako Campuseko Aularioan eta doakoa izango da. Aipagarria da bestetik, parte hartzaileetako batek udan, Perun, bi hilabeteko egonaldi baterako diru laguntza jasoko duela. Praktika hauek Manuela Ramos Mugimenduarekin burutuko dira, izan ere, 30 urte baino gehiago baitiramedicusmundi gipuzkoarekin Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde elkarlanean ari dela.

Ikastaroaren egiturak bi atal izango ditu: bata sexualitateari eta generoari buruzko lantegia izango da eta bestea, berriz, generoaren kezka mundu osoko problematika gisa ikertuko duen tartea izango da. Astearte eta ostegunetan banatutako zazpi jardunalditan burutuko da ikastaroa eta bertan hainbat film ikusi eta aztertuko ditugu, hala nola, “Las mamás muertas no lloran”, ama-hilkortasunari buruzkoa; “Voces” non sexu esplotazioa  eztabaidatzen den; “India’s missing girls” aukeratze-abortuari eta haur hilketei buruzkoa; eta “Nagore”. Azken honek indarkeria matxista du hizpide eta Nagore Laffage-ren hilketaren testuinguruan garatzen da.

Egingo diren aurkezpenetan medicusmundi gipuzkoako kideez gain, Médicos del Mundo, Lunes Lilas edo Biko Arloak bezalako erakundeak mintzatuko dira.

Interesa duenak medicusmundi gipuzkoarekin jar daiteke harremanetan 943 404740 telefono zenbakian edo hurrengo helbidera mezu bat bidaliz: educ.gipuzkoa@medicusmundi.es.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en febrero 16, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: