por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Indarkeria matxistari esan EZ medicusmundi gipuzkoarekin 2012ko Lilatoian!

lilaton_2012

Azken urteotan, medicusmundi gizpuzkoak LILATOI herri-lasterketarako emakume korrikalari taldea egitea lortu du, eta honen bidez, Sexu eta Ugalketa Eskubideen borrokaren alde agertu gara. Datorren martxoan, taldean korri egiteko asmoa dugu berriz ere, eta horretarako aukeratu dugun ikurritza ondorengoa da: “Di NO a la violencia machista-Indarkeria matxistari esan EZ”.

Zergatik ikurritza hori?

Indarkeria matxista hiltze kausa nagusiena da mundu osoko 15 eta 44 urte bitarteko emakumeen artean; minbiziak, malariak, istripuek eta guda guztiek baino hildako gehiago eragiten ditu. Munduan milioika emakume eta neskato dira indarkeriaren biktimak, euren sexua dela eta. Bestalde, familian, erkidegoan, guda edo bake garaietan, giza eskubideen artean ezkutuen dagoen eta zigor gutxien jasotzen duen urraketa da. Gainera, zoritxarrez, emakumeen aurkako aurreiritziak erlijio eta gizarte guztietan egon dira mendeetan.

Anima zaitez lasterketan parte hartzea!

Guzti honegatik, LILATOI 2012 lasterketan izena ematea animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean,  “medicus ESAN-EZ” talde izen gisa ipintzea gonbidatzen dizuegu. medicusmundi gipuzkoak ezin dituenez LILATOI lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bateduc.gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira deitu dezakezue: 943-404740.

Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko.  Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.

Edozein argibide behar baduzue, deitu lasai 943-404740 zenbakira.

ZUEN ZAIN GAUDE!  AUPA NESKAK!

Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu:

http://smyma.blogspot.com/2010/11/violencia-machista-en-el-mundo.html
http://www.canalsolidario.org/noticia/violencia-machista-4-mitos-a-desmontar-y-4-ideas-para-actuar/23924
http://blog.educastur.es/correlavoz/corre-la-voz/

INFORMAZIO GEHIAGO: LILATON_2012

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en febrero 3, 2012 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: