por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

medicusmundi gipuzkoak eta Manuela Ramos Mugimenduak GIB/hiesaren “feminizazioa” agerian utzi nahi dute laburmetrai lehiaketa baten bitartez

Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Borrokaren Nazioarteko Eguna da. Arrazoi horrengatik, medicusmundi gpuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak film laburren lehiaketa paralelo bat abian jarri dute, Andeetako aipatu herrialdean eta EAEn. “Emakumeak eta GIB” izenburupean, egitasmo honen helburua da parte-hartzaileek azaltzea GIB/hiesaren errealitatearen gordintasuna herrialde txirotuetan eta gaixotasun honen “feminizazioak” dituen zergatiak eta ondorioak.

ONUSIDAren datuen arabera, urtero bi milioi lagun inguru hiltzen dira hiesak jota, eta mundu osoan GiBarekin bizi diren guztien ia %52 emakumeak dira. Azken hamarkadetan, batez ere Sahara hegoaldean, infekzioak feminizazio prozesu argi bat jasaten ari direla egiaztatu da. Gauzak horrela, birusak erasandako guztien %60 emakumeak dira. Baina datu hori ez da ebidentzia bat soilik aipatu eremu geografikoan. Izan ere, kutsatze tasek emakumeen artean gizonezkoen artean baino gehiago igotzen jarraitzen dute munduko zonalde guztietan.

Sexuen arteko desberdintasunak, diskriminazio egoerak eta emakumeek pairatzen duten indarkeria faktore funtsezkoak dira “feminizazio” horretan, argi baitago emakumearen kutsatzeko ahultasuna handitzen dutela.

Hori dela eta, Euskadin medicusmundi gipuzkoatik eta Perun Manuela Ramos Mugimendutik, emakumearen egoera eta GIB birusa kutsatzearen artean dagoen harreman estua gizarteari erakusteko beharra ikusi da, film laburren lehiaketa honen bitartez. EAEn erroldatuta dauden, lan egin edo ikasten duten 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, gehienez bi zinta original aurkeztuz eta 3 edo 4 kidek osatutako taldeetan beti ere. Filmak entregatzeko epea apirilaren 30ean itxiko da eta fikziozko obrak ala dokumentalak izan daitezke aurkeztutako lanak, euskaraz ala gazteleraz egindakoak.

medicusmundi gipuzkoak hiru sari aurreikusi ditu EAEn aurkezten diren taldeentzat. Lehenengoa Perura 15 eguneko bidaia izango da, herrialdea ezagutu eta Limako Film Laburren Nazioarteko Jaialdian obra irabazlearekin parte hartzeko, Peruko lehiaketan irabazle izango den taldearekin batera. Bigarren saria 1.200 euroko diru saria izango da eta hirugarrena 600 eurokoa. Gainera, Euskadiko lehiaketan hiru lehen postuak lortzen dituzten laburmetraiak hainbat zirkuitu zinematografikotan aurkeztuko ditu medicusmundi gipuzkoak.

Informazio gehiago, izen-ematea eta oinarriak: http://www.porlosderechossexualesyreproductivos.org

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en noviembre 30, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: