por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Eleana Rodríguezi elkarrizketa, Manuela Ramos Mugimendua

eleana_ddssyrrEleana Rodríguez Gipuzkoan egon da oraintsu medicusmundi gipuzkoa-k eta UPV-EHU-ko Erizaintza Elkargoak antolatu zuen Sexu eta Ugalketa Osasunaren XI. Ikastaroan parte hartzeko. Bere egonaldiaz baliatu ginen bere elkarteak, Manuela Ramos Mugimenduak, politikan parte hartzeko egiten duen lanari buruz hitz egiteko.

medicusmundi gipuzkoa-k  Manuela Ramos Mugimenduarekin egiten du lan Perun eta Eleana Rodríguez elkarte honetako sexu eta ugalketa osasunari buruzko proiektuen arduraduna dugu. Ikastaroan, sexu eta ugalketa osasunaren sustapena garapen faktore gisa hartuta, hegoaldeko herrialdeen errealitatea azaldu zuen Eleanak. Mintzatu zen hiru saioetan bere herrialdeko sexu eta ugalketa osasunaren, abortu, sexu eta ugalketa eskubideen, eta estatuaren laikotasunaren eragozpenak eta aukerak aztertu zituen. Gai hauek ondorengo elkarrizketan ere jorratu ditugu.

Zuen lanaren eremu garrantzitsuenetako bat politikan parte hartzea da.  Zein da zuen lana administrazioari eta klase politikoari dagokionez?

Politikaren alorrean, sexu eta ugalketa eskubideei onura ekarriko dien arauak sustatzen saiatzen gara. Orain, adibidez, biharamuneko pilularen gainean eztabaidatzen ari dira.  Gure elkartea argumentuak eta proposamenak mahai gainean jartzen saiatzen da, horrela pertsonen sexu eta ugalketa osasunari dagozkien legeak aldatzen saiatzeko.

Erraza al da sektore politikoan horrelako gaiekin lan egitea?

Badu bere zailtasuna, batik bat lehenengo aholkulari eta legebiltzarkideekin jarri behar zarelako harremanetan. Haiek dira giltzarria. Adibidez, ikastetxean sexu hezkuntza ikastaroak ezartzeari buruz edota nerabeek antisorgailuak eskuratzeari buruz ongi informatzen badituzu, euren botoa lortu dezakezu.

Peruko gobernuan eta biltzarrean osaera berria dagoenez gero, etorkizunari begira nola ikusten duzu politikariekin elkarlana?

Hasteko, egoera berria erabat ezberdina da. Itxaropena dugu, gobernuan dagoen alderdiak feminizidioa edota emakumearen aurkako indarkeria bezalako gaiak bere hauteskunde agendan baititu. Bestalde, Emakumearen Ministerioa sortu nahi dute eta, gainera, gobernu berrian dauden emakumezko legebiltzarkide batzuk aliatu onak izan daitezkeela uste dut.  Emakumezko legebiltzarkide hauek zenbait gaiekin gizonezkoak baino harkorragoak izan daitezke eta askotan errealitatea ezagutzen ez dutenez, ongi informatu behar ditugu.

-Alderdi politikoek bere hauteskunde kanpainetan gai hauek gehitu izana Manuela Ramosi edo antzeko erakundeei esker izan dela uste duzu?

Bere garaian, gure ustez euren agenda politikoan azaldu beharko luketen beharren eta eskaeren dokumentu bat aurkeztu genuen. Tankera honetako gaietan ezinbestekoa da beste erakundeekin elkarlanean aritzea. Hori da gizarte zibil gisa indarra izateko bidea.

Lehenago aipatu duzu, elkarlana garrantzitsua dela hautesle gutxi ematen duten gai horien aurrean politikoek duten interes ezari aurre egiteko…

Errepide baten, estadio baten edota ospitale baten inaugurazioak erakartzen ditu hautesleak, eta ez amen hiltze kopuruak. Urtero 371.000 abortu egiten dira, hilero 10- 13 emakume hiltzen dira indarkeriak eraginda, 12 eta 13 urteko nerabeak haurduntzen dira… Emakumeak indarkeriaren biktimak  direla edota osasun zerbitzuak eskuragarri ez edukitzea gobernuaren agenda politikoan agertarazi behar ditugun gaiak dira.

-Badirudi azpiegituren inaugurazioek pertsonen biziak baino garrantzi gehiago dutela…

Bai, eta gainera, ospitaleen kasuan adibidez, eraikinak inauguratzen dira baina ez dira abian jartzen. Erakina hor dago, baina ez dute ez langilerik ezta materialik ere.  Nolatan inauguratzen dute beharrezko baliabideen gabeziaren ondorioz funtzionatu ezingo duen eraikina?

Bestalde, amen hiltze kopurua nabarmenki jaitsi da, baina, hala ere, oraindik emakume batzuk hiltzen dira. Antisorgailurik ez eskuragarri izateak planifikatu gabeko haurdunaldiak eragiten ditu eta, ondorioz, askotan ezkutuko abortuak egiten dira, nahiz eta jardute horrek euren bizitza arriskuan jartzen duen.

Eta amen heriotza kopurua geroz eta txikiagoa denez, orain, abortuaren kontua agenda politikoetan ezartzeko garaia da.  Lehenik eta behin, ez dagoelako inor legala eta zilegi den abortu bakarra, terapeutikoa (amaren gorputz- edo buru- osasuna arriskuan dagoenean), egingo duenik;  ospitaleetan, arreta protokolorik ez dagoenez, abortu mota hori egiteari uko egiten diote.

Kontraesana da. Legalki ez dago debekatua, baina, berez, inork ez du horrelakorik egiten…

Egin daitezen eskatu behar da. Gainera, aurreko osasun ministroak hasera batean protokoloa garatu eta baietsi zuen. Baina aste bat beranduago, protokoloa berrikusten ari zirela, ezetsi egin zuen. Haatik, ospitale batzuk abortu terapeutikoak egiten dituzte. Protokoloa gorabehera, abortu mota hori legala dela esaten diegu eta, beraz, abortu mota hori derrigorrez egin beharko luketela.

Beste abortu kasu batzuen alde ere bazaudete.

Oraintxe gobernuak kodigo penala aldatu dezan eta abortu eugenesikoa onestu dezan gaude lanean; abortu eugenesikoari deritzogu umekia malformazio genetikoen ondorioz bizitzarekin bateragarria ez denean.  Bortxaketa egon denean abortua onestea ere eskatzen dugu. Eta era berean, Estatua eta Eliza bana daitezen nahi dugu. Arequipa-n, adibidez, hasieran onestu zen abortu eugenesikoa, baina bertako artzapezpikuak berrespena eskatu zion alkateari, eta honek hurrengo egunean atzera jo zuen. Izan ere, Perun erabaki askatasunaren kontra dauden Elizaren sektore batzuk eragin handia dute herriarengan. Emakumearen sexu eta ugalketa osasuna jartzen dute gehien zalantzan, hau da, antisorgailuak hartzeko eskubidea, sexu hezkuntza jasotzea , erlazio sexualak izatea… Lege zibiletan dute eragina, baina era berean eliztarrek ez dituzte bere lege propioak sustatzen.

Eskubide kanonikoak abortu mota batzuk zilegitzen dituelako diozu hori…

Maila zibilean lege eta kodigo zibilak jarraitu behar ditugu. Baina, erlijio mailan eskubide kanonikoaren kodigoa dago eta kodigo honek abortu mota batzuk zilegitzen ditu, baina elizak ez du jakintza hori fededunen artean zabaltzen, baizik eta bekatua dela esanez, eskumikuarekin mehatxatzen dituzte.  Eta berez, euren lege kanonikoak indarkeria egon bada abortua zilegi dela esaten du.

Eta emakumeak nola bizi dute egoera hori, hau da, abortatzeko beharra dutenean, baina ezin dutenean?

Emakume bakoitzaren egoera ekonomikoaren araberakoa da. Biharamuneko pilula lortzeko aukera badu, hartu egingo du eta arazoa konponduko du; edo dirua badu, abortua erregistratuko ez duen klinika pribatu batean eten dezake haurdunaldia. Klinika pribatu bat ordaintzeko dirua ez duen eta haurdun dagoen emakume batek, berriz, ezin du abortatu osasun publikoaren bidez, legez kontrakoa baita. Kasu horretan, ezkutuko abortua egitea nahiago dute askok, nahiz eta euren bizitza arriskuan ipintzen duten.

Perun 371.000 abortu egiten direla urtean uste da, horietatik zenbat dira ezkutukoak?

Zifra hori ezkutuko abortuen ikerketa bat egin ondoren atera zen, hain zuzen ere. Ez zegoenez datu ofizialik, ospitale publikoetan agertzen ziren konplikazioak kontuan hartuta ondorioztatu zen eman dudan datua; Abortua konplikatzen denean ospitale publikoetan artatzen zaie. Eta uste da zazpitik bat konplikatu egiten dela. Horregatik, datu errealik ez dagoelako, aurretik aipatu ditudan abortuaren aurka dauden talde horiek kopuru hori asmatutakoa dela esaten dute; ez dela erreala, eta baliogabetzen saiatzen dira. Berez, kopuru horrek gora egin dezake, izan ere, abortua legezkoa izango balitz kasu gehiago erregistratuko ziren.

Ba al dago legezko abortuen kopururik?

Ez. Legezko abortu bakarrak terapeutikoak dira, eta horren gainean, ez dago informazio askorik. Peru osoan, urtean 12 bat erregistratzen direla uste dut. Horregatik, Manuela Ramos Elkarteak informazio gardena eskuratzeko eskubidea eskatzen du.

Administrazioan egiten duzuen lanera bueltatuz, politikariekin elkarlanean ibiltzea ezinbestekoa dela uste al duzu?

Nire ustez, bai. Biltzarrean jorratzen diren gaiak eta onesten edota ezetza ematen zaien legegaiak ezin dira alde batera utzi. Jarraipen bat egin behar diegu emakumeok politikan parte hartu dezagun. Biltzarkideei ere jarraipen bat egin behar zaie, hala, tankerako gai baten gainean eztabaidatu behar dutenean, nahi edo ez nahi, gure informazioa jaso dezaten.

Praktikoki, zer uste duzu lortu dela?

Lehenago pentsaezina zen abortuari buruz, biharamuneko pilulari buruz, edota emakumearen kontrako indarkeriari buruz hitz egitea. Eta ikastetxeetan sexu hezkuntza irakasteko beharra ere gai tabua zen. Orain, berriz, irizpide batzuk onetsi dira ikastetxeetan sexu hezkuntza egon dadin. Elkarte asko bildu gara hezkuntza honen alde batasunean egoteko. Orain, ekimen hau arau gisa eraginkorra izatea espero dugu.  Ikasle guztiek dute tutoretza ordu bat astean eta ordu hori sexu eta ugalketa hezkuntzarako erabil dezakete. Baita ere, aipatu behar da, biltzarkideek emakumearen aurkako indarkeriaren kontua ere euren agendatan sartzen ari direla.

Bestalde, Manuela Ramos Elkartean hedabideekin ari gara lanean, haiek baitira berriak eta agenda ipintzen dutenak. Horregatik, abortuaren kontua hedabideetan sartzen saiatzen ari gara, izan ere, ez da erraza gai horri buruz hitz egitea. Zenbait kazetarik abortuari buruz hitz egiteko asmoa dute, baina hedabideek duten presioaren ondorioz, asmoa gaitzetsi egiten da. Horregatik, asmo hori duten kazetari gehienek bere kaxa ematen dute kontu horren berri; hala ere, zenbait kazetarik aurpegia eman dute azkenaldi honetan eta eztabaida handia sortu dute. Guretzako garrantzitsua da hedabideetan herrialde laiko baten bizitzearen eta erabakitzeko eskubidea izatearen garrantziari buruz hitz egitea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en noviembre 30, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: