por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Indarkeria psikologikoa: etsai ikusezina

no_violenciaAzaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumearenganako bortizkeria osasun publikoko arazo bat da. Ez dago gaizki hori gogoraraziz hastea eta mundu zabalean zehar gertatzen den giza eskubideen urraketarik ohikoenetakoa dela aipatzea. Emakumeek jasaten duten indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualarekin lotutako ekintza guztiak barne hartzen ditu, familian edo komunitatean gertatzen direnak eta hainbat Estatu eta kulturek onartzen dituztenak.

Gaur egun, halere, indarkeria psikologikoa ikertu eta aintzat hartzeko interes handiagoa dago, eta osasunaren osoko perspektibatik egin nahi da, oinarritzat hartuta gizakiok elkarren artean erlazionatuta dauden dimentsio asko dauzkagula: fisikoa, psikologikoa eta soziala. Era berean, indarkeria psikologikoa azpimarratu nahi da, emakumeak beraiek direlako bortizkeria mota hau “eraso fisikoa baino mingarriagoa dela” uste dutenak.

Osasunaren Munduko Erakundeak emakumearen osasuna eta emakumeenganako etxeko  indarkeriaren inguruan herrialde anitzetan egindako ikerlanaren arabera, besteen aurrean iraintzea edo umiliatzea ere bada tratu txarra; baita nahita ikaratzea edo beldurtzea (garrasi egiten duen eta gauzak botatzen dituen bikoteak izutzea, adibidez) eta min fisikoa egitearekin mehatxatzea ere. Azken kasu honetan, modu zuzenean izan daiteke edo zeharka, emakume horrentzat garrantzitsua den norbait zauritzearekin egindako mehatxuak direnean.

Gainera, ikerlan horrek agerian utzi zuenez, ikertutako herrialde guztietan (Bangladesh, Brasil, Etiopia, Japonia, Namibia, Peru, Samoa, Serbia eta Montenegro, Tailandia eta Tanzaniako Errepublika Batua) emakumeen %20 eta %75 artean gutxienez eraso horietako bat jasan zuen; kasu gehienetan, elkarrizketaren aurreko 12 hilabeteetan izan zen, eta gehien aipatutakoak irainak, umiliazioak eta ikara izan ziren.

Indarkeria psikologikoa bortizkeria fisikoa baino lehen edo ondoren gerta daitekeela edo harekin batera joan daitekeela esatean adostasuna dago, orokorrean. Haatik, eraso fisikoa ez da gertatzen indarkeria psikologikoa dagoen guztietan. Eta argi eduki behar da ahozko bortizkeria, naturala bailitzan erabili eta onartzen bada ere, bortizkeria psikologikoaren alderdi bat dela.

Tratu txar mota honek garrasiak, mina egitearekin mehatxatzea, bakardade sozial eta fisikoa (atera ezin izana, besteekin hitz egin ezin izana), jeloskortasuna eta oso posesiboa izatea, ikara, degradazio eta umiliazioa, irainak eta etengabeko kritikak ekar ditzake. Bortizkeria psikologikoaren beste seinale batzuk honakoak izan daitezke: oinarririk gabeko akusazioak, gertatzen den guztiaren errua botatzea; biktimaren beharrak kontuan ez hartzea, jaramonik ez egitea edo barregarri uztea; gezurrak, emandako hitza ez betetzea; izutzeko asmoz azkar eta gaizki gidatzea; ekintza suntsitzaileak burutzea, esaterako altzariak, platerak edota emakumearenak diren gauzak apurtzea etabar.

Gizonezkoen jarrera hauek testuinguru sozial matxistetan agertzen dira batez ere. Inguru horretan, gizonaren nagusitasun sentimendua emakumeari gailentzen zaio, eta indarkeria litzateke jarrera menperatzaile hori eta generoari lotutako rol tradizionalak bermatzeko modua. Beren bikoteei tratu txarrak eragiten dizkieten gizonezkoek egiten ez dutenek baino portzentaje handiagoan erakusten dute jarrera zapaltzailea. Osasunaren Munduko Erakundeak beren bikoteekiko jarrera menperatzaileak ikusi zituen Japonian %21ean eta Tanzaniako Errepublika Batuan ia %90ean. Egoera honek desberdintasun ugari ematen ditu aditzera, kultura desberdinetan jarrera hori onargarritzat jotzen den mailari dagokionean.

Hainbat ikerlan kualitatiboren arabera, ondoez emozionala da indarkeria psikologiko horrek emakumeen buruko osasunean eragiten duten ondorio nagusia. Tratu txar psikologikoak pairatu dituztenek antsietate eta depresio sintomatologia jasaten dute eta baita autoestimu baxua eta eguneroko bizitzara moldatu ezina ere. Hori dela eta, beren segurtasun sentimenduek okerrera egin dute, mundua segurtasunik gabeko eta ustekabeko lekua bihurtu zaie, eta errepikatzen diren beldurrak izaten dituzte; horrek guztiak garapen pertsonalerako izan ditzaketen aukeretan eragiten du.

Egia da medikuntza espazioak, eta oro har osasunarekin erlazioa dutenak, leku egokiak direla eraso kasuen berri izateko. Baina argi dago, modu berean, bortizkeria mota hau emakumeen eskubideak mugatzen dituen arazoa dela. Horregatik, harenganako arreta eta hura errotik kentzea Estatuen, komunikabideen eta erakunde publiko zein pribatuen konpromiso bihurtu behar dira.

Autorea: Ana Alcántara Chavez, Manuela Ramos Mugimenduko psikologoa (Peru).

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en noviembre 23, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: