por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko XI. Ikastaroa

Beste urte batez, ikastaro honen edizio berri bat aurkeztu nahi dizuegu, Donostiako EHUko Erizaintza Eskolarekin batera antolatua.

Aurten, urriaren 4, 5, 6, 10, 11, 17, 18, 19, 20, 26 eta 27 egunetan egingo da ikastaroa, 16.00etik 18.30era, Erizaintza Eskolako instalazioetan. Gipuzkoako medicusmundi elkarteko lehendakariorde Inmaculada Vilak inauguratuko du ikastaroa, eta hitzaldi baten bidez Sexu eta Ugalketa Eskubideen kontzeptuak eta garrantzia ulertzeko oinarrizko elementuak eskainiko dizkie ikasleei.

Gainerako jardunaldiak hiru modulutan banatuko dira. Lehenak Sexualitatearen mundura hurbilduko gaitu hiru saiotan –alderdi orokorrak eta zehatzagoak– eta bigarren moduluak sexu- eta ugalketa-osasunaren eta garapenaren arteko harreman estua aztertuko du, generoaren ez-ekitatea mundu mailako arazoa dela abiapuntutzat hartuta.

Hirugarren modulua aurtengo berritasunetako bat da. Bertan, egun bizi dugun mundu-sistema eztabaidatuko da Ipar-Hego errealitate desberdinen gaineko analisiaren bitartez, esate baterako maskulinitatearen eredu tradizionala, sexu-ustiapenerako pertsonak salerostea edo farmazia-industriek betetzen duten papera eta botikak benetan eskuratu ahal izatea.

Kurtso egiteak, 3 KREDITU suposatzen du eta , beharrezkoa da ikastaroaren beste BERRITASUN bat aipatzea:osasun komunitarioko praktikak egiteko hautatuak izan diren bi erizaintzako ikasleez gain,  medicusmundi gipuzkoak beste pertsona bat aukeratuko du bi hilabetez sexu- eta ugalketa-osasunaren alorrean praktika bekadunak egiteko, Manuela Ramos Mugimenduarekin –medicusmundi gipuzkoaren Peruko kontrapartea–.

Argibide gehiago nahi izanez gero, ikastaroaren programa osoa deskarga dezakezue orrialde honetan bertan, eta beste edozein zalantza baduzue, zalantzarik gabe medicus mundi gipuzkoaren bulegora deitu: 943-404740 edo mezu bat idatzi educ.gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera.

Zuen zain gaude!

Programa XI Curso SSR WEB

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en septiembre 12, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: