por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Emakumeak desagertzen direnean

Mónica Míguez Ricón, medicusmundi gipuzkoa
Benedicto Manier-ek duela ez urte asko burututako eta genero biolentziaren hainbat modu dokumentatzen zituen ikerketa baten izenburua hartzen dut maileguan honi buruz erreflexionatzeko.
Ciudad Juárez-eko hilketa boladak, gatazka guneetan bortxaketa indiskriminatuak, sexu-organoen mozketak Afrikan, aukeratutako abortuak Indian, adingabekoen abusuak edo beraien bikoteen tratu txarrak Mendebaldean… Emakumeak biolentziaren biktima dira emakumeak izate soilagatik munduko edozein lekutan, edozein adinetan -bai eta jaio aurretik ere-, edozein izanda ere bizi duten egoera.
Hau ez da soilik guda-lekuetan edo garapen maila baxua duten lekuetan ematen. Askotan biolentzia hau itxuraz demokratikoak diren herrialdeetan ere ematen da, itxuraz hiritarren eskubideak ere babesten dituzten herrialdeetan. Honek edozein emakume, edonon bizi dela ere, beraien aurka biolentziak hartzen duen edozein formetara eta heriotzara arriskatzen dela ikustarazten digu. Biolentzia mota desberdinak, baina guztiak izendatzaile berdin batekin: gizon eta emakumeen arteko desberdintasunean oinarritzea, hau batzuek besteekiko duten menderapen eta kontrol mekanismo bat bezala azaltzen delarik.
Errealitate hauek ikertzen dituztenek egindako salaketak erasotzaileei egiten zaizkienak baino urrunago doaz. Gizarte eta Estatu osora zabaltzen dira. Hauetariko batzuk, emakumeen aurkako biolentziaren zenbait formen onartze jakin batengatik; eta beste batzuk, itxuraz demokratikoa, ez dutelako betetzen pertsonen bizitzen bermatzaile bezala duten beharrarekin Eskubide Estatu bateko aurrebaldintza bezala.
Gehienetan legez kanpoko biolentzia baten aurrean gaude, baina “legeztatua”, erakundeek “onartutako zigorgabetasun” batean babestuz. Honek hau jasaten duten emakumeen agiriko babes falta suposatzen du.
Hala ere, eta herrialde askotan “normaltasunaren” barruan onartzen den arren, emakumeen aurkako biolentzia ez da zerbait “naturala” bezala hartu behar. Erauzi daitekeen eta erauzi behar den zerbait dela jakin behar dugu. Baina, hau gerta dadin, arazoaren ziora jo behar dugu; aurrez aipaturiko gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna. Eta bertan eginkizun garrantzitsu bat dute gizarteek orokorrean eta Estatuko erakundeek bereziki.
Bi sexuen arteko desberdintasuna ezartzeko, emakumeekiko biolentzia desagertzea egingo duena, Estatuak eragin behar dituzten aldaketa garrantzitsuak eman behar dira. Emakumeen aurkako biolentzia ez da orain arte herrialde demokratiko gehienek martxan jarri duten bide polizial eta epailezkotik soilik konponduko.
Estatu guztiek mota honetako ekintzen jarraipena ahalbidetzen dituzten zirkunstantziak erreproduzitzea posible egiten duen “zigorgabetasun” horren konplize izateari utzi behar diote. Zentzu honetan, Marcela Lagardek dioen bezala (gai honetan aditua), Estatuaren parte-hartze falta emakume eta gizonen berdintasunaren eta genero berdintasunaren eraiketa praktikoan modu aktibo batean laguntzen dute biolentzia honetan.
Horregatik, eta pertsonen eskubideen bermatzaile izan behar dutelako, berdintasunaren eraiketa sozial baten arduradun bezala jaso behar dira, hain zuzen ere arazoaren arrazoi sakonenari aurre eginez, sexuen arteko berdintasunari. Honela, Estatuek emakumeen segurtasuna bermatu behar dute hala eremu publikoan nola pribatuan, emakumeak arrisku psikologiko, sexual, ekonomiko, laneko heziketako edo beste edozein moduko arrisku baten egoerara eraman ditzaketen, edota heriotza sor dezakeen edozein zirkunstantzia ekiditeko; gaur egun oraindik ere sarri gertatzen den zerbait.
Prozesu honetan sostengu gehien beharko dutenak, zalantzarik gabe, demokrazia eta garapena bermatu gabe dauden Estatuetako emakumeak izango dira, edozein motatako biolentzia jasateko arrisku handienean bizi direnak. Zentzu honetan, genero berdintasunerako borrokan egoera aurreratuagoan dauden herrialdeak, aldi berean, aspektu honetan atzeratuago dauden herrialdeen erreferentzi gisa balio beharko dute eta hauei lagundu beharko diete, honela, ahalik eta lehen, munduko edozein herrialdeetan kezkatu beharrik ez izateko emakumeen eskubideak ez errespetatzeagatik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en junio 14, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: