por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Topaketak hasi dira!

Ekainaren 9 eta 10ean Donostian ospatuko dira “Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua ”-ri buruzko Lehenengo Nazioarteko Topaketak. medicusmundi gipuzkoak eta Peruko Movimiento Manuela Ramos-ek antolatuta. Jardunaldi hauek Donostiara gai honekin erlazionatuta duden mundu mailako aditu gailen asko ekarriko dituzte. Hizlari gailenen artean Marcela Lagarde mexikarra, nazioarte mailan erreferentea emakumeen aurkako bortxakeriari dagokionez, eta Pinnar Ilkkaracan turkiarra, gizarte musulmanetako emakumeen eskubideen defendatzailea. 
 
Foru honen helburua munduan gaur egun dauden fundamentalismo desberdinek sexu- eta ugalketa-eskubideetan suposatzen dituzten barrerak aztertzea da, bai eta nazioarteko komunitatean hartu beharreko erronka eta ekintza bateratuei buruz erreflexionatzea. Horregatik, garrantzi berezia eman zaio hala Iparraldeko nola Hegoaldeko erakunde desberdinen partaidetzari. Honela, aipatutako hizlariez gainera, Peruko Católicas por el Derecho a Decidir, Burkina Fasoko Consejo Nacional de Lucha contra la Práctica de la Mutilación Genital Femenina; Ekuadorreko Desafío Fundazioa; edo hemengo Malen Etxea eta Gehitu, edo Pikara aldizkaria bezalako entitateen errepresentatzaileak ere egongo dira. 
 
Jardunaldiak lau gai-bloketan banatuko dira. Lehengoak emakumea eta erlijioaren gaia, eta kultu desberdinetan dauden aukerako begiradak jasoko ditu; bigarrena neoliberalismoaren influentziari buruz eta emakumearen sexu- eta ugalketa-bizitzan dauden gatazka armatuei buruz mintzatuko da; hirugarrena genero biolentziaren espresio anitzei buruzkoa izango da; eta azkena sexualitate ez-ugaltzailera eta komunikabideek fundamentalismoen asmoetan duten eginkizunera hurbilduko da. 
 
Topaketak mahai biribil batekin amaituko dira. Bertan, amaitzeko, modu irekian nazioarte, estatu eta herri mailan fundamentalismoen aurka burutu beharreko erronkak planteatuko dira. 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en junio 9, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

A %d blogueros les gusta esto: