por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Eliana Cano-ri elkarrizketa (Católicas por el Derecho a Decidir, Peru)

Eliana Canorekin, fundamentalismo desberdinek sexu- eta ugalketa-osasunean duten inpaktuari buruzko gure hurrengo Nazioarteko Topaketetako hizlaria, eta Peruko “Católicas por el Derecho a Decidir” iniziatibaren koordinatzailea, elkarrizketa bat mantendu dugu.

Bere izena asmoen adierazpen bat da. “Católicas por el Derecho a Decidir”-ek, beraien fedea baztertu gabe, kontzientzia askatasuna aldarrikatzen dute emakumeen bizitzengan eragiten duen guztiari buruz erabakitzeko, sexualitatearen inguruan enfasi eginez. Eliana Cano-k dionez “askatasun eta botereak jokatzen diren, gorputzak zauritzen diren eta Jaunaren izenean kontzientziak kontrolatzea helburu duen” eremua.

Beraien mezu zentralarekin “sexualitatea eta ugalketa berdinak direla goreneko helburu bezala” eliza katolikoarena nukleo gogor eta ultrakontserbatzaileak bizitzak, gorputza eta sexualitatearen gain kontrola izatea bilatzen duela baieztatzen dute, bere elizbarrutia bereziki azpimarratuz.

-Zuen nortasun katolikotik ahotsa egiten duzuela diozue. Bertatik elizaren hierarkia kritikatzen duzue Peruko eta beste herrialde batzuetako bizitza katolikoan duen parte-hartzeagatik; bai eta klase politikoari ere, hau ustez laikoak diren Estatuetan gertatzea baimentzeagatik…

Zera gertatzen da, hierarkia katolikoa bakarrik ez dagoela; ez dira soilik kardenalak, artzapezpikuak eta obispoak. Alderdi ultrakontserbatzailean dauden katolikoak ere badaude eta kargu publikoak dituzte momentuko gobernuaren ministerioetako kabineteetan, Sistema Judizialean, Peruko Errepublikako Batzarrean; transzendentzia duten gaiak lege-agindu eta erabakitzen diren lekuak, bai eta bioetikako batzordeetan ere, eskubideak zauritzen dituzten osasun ikuspuntuak ziurtatzeko. Peru bezalako herrialdeetan dagoen joera Estatu laiko bat aplikatzea ezin ulertu izana da, hau guztientzako berdina den errespetu eta bermea bezala eta Estatuaren botere erlijioso guztietatik banatuta bezala ulertuta. Perun, Estatuak 1979. urtean Batikanoarekin Konkordatua sinatu zuen. Honek pribilegioak ematen dizkio eliza katolikoari, direla ekonomiko, zergazko, sozial eta politikoak, publikoki herrialdeko arazoetan parte hartzea baimenduz.

-Baina egongo dira bizitza politikoko parte hartze honen aurka dauden antolamendu politikoak ere. Mundu politikoan elkartasunak aurkitzen al dituzue?

Maila eta arlo guztietan badaude ebaketa demokratikoagoa duten funtzionario publikoak, katolikoak izanik eta diskurtso erlijiosoa erabiliz edo gabe, sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko gaietan ez dute bereziki azaltzen eta mantentzen ezarritako ordena aldatuko duen jarrera desberdin bat. Botere klerikal horri politikoki aurre egitearen beldur direla dirudi. Baina beraien alderdiko bankadetan dituzten interes eta negoziaketak ere badaude; hauek asko markatzen diete. Oso gutxi dira “alderdikide” bezala izenda daitezkeenak; luparekin bilatu beharko lirateke elizaren hierarkiaren diskurtsoarekin “ados ez” daudenak. Horregatik, gai hauetan lan egiten duen gizarte zibiletik lan iraunkor bat egiten da informatzeko, sentsibilizatzeko, errazteko eta erortzeko. Baina asko kostatzen da eta emaitzak ez dira beti hoberenak sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsarako.

-Abortua hierarkia katolikoaren lantzaren mutur bat da sexu- eta ugalketa-osasunaren eremuan, baina zuentzat pertsona bakoitzarentzako kontzientzia arazo bat bezala planteatu behar da… Zeintzuk dira zuen arrazoiak hau ez zigortzea lortzeko?

Arrazoi nagusia gure kontzientziara jo behar izana da erabakitzeko. Kontzientzia gure buruarekin aurkitzeko bakartoki bezala ulertuta. Bertan errepasatzen dugu egin dezakeguna eta egin nahi duguna, egoera bakoitza balioztatuz. Bakartoki horretan ez da sartzen ez artzapezpikua, ez politiko, ez eta beste botererik ere. Haurdunaldi batekin ez jarraitzea erabaki oso etikoa da amatasuna arduraz hartzeak suposatzen duen guztiagatik, eta berdin izan beharko luke aitatasunaren kasuan. Beraz, ez da zuzena emakumeak haurdun geratzea “arinki” hurrengo astetan abortatzea pentsatuz, emakume bakoitzak egoera berezi eta errepikaezin bati erantzuten baitio. Gure ustez, Católicas por el Derecho a Decidir-ekoek bezala, garbi dago Eliza Katolikoaren hierarkiak guztiz ixten duela abortuari buruzko elakarrizketa baterako edozein aukera, agian hau delako sexu-arloan askatasuneko azken muga, hau da, sexuak beti zerbaiti lotuta egon behar izanaren dogma hausten du, hau hauts daitekeelarik tartean ugalketa dagoenean.

-Elizak abortatzen duten emakumeen berehalako eskomikatuarekin mehatxatzen du, nahiz eta beraien barne-legeriak abortatzen duten emakumeen eskomikatua onartzen ez duten zenbait egoera jaso, esaterako 16 urte baino gutxiago baditu…

Zuzenbide Kanonikoaren Kodigoa izaera juridikoa duen errekurtso garrantzitsu bat da, elizaren barneko kide kalifikatu eta baimenduek egindako produkzio bat, eta derrigorrezkoa da. Hala ere, kaleko elizbarrutiko kideek ez dakite. Gure erakundeak honi buruzko gogoeta eta zabalkunde lan iraunkor bat burutzen du, ezinbestekoa iruditzen baitzaio hau ulertzea eta ezagutzea. Zuzenbide Kanonikoan ez zaie “pekatu” bezala ez eta “pekatari” bezala kalifikatzen abortu egoera bat jasan behar duten emakumeei, eskomikatuak izan ezin daitezkeen zenbait egoera jasotzen ditu.

-Azkenean denbora guztian moral-arazo bati buruz hitzegiten da, eta ahaztu egiten da osasun-publikoko arazo bat ere badela…

Osasun-publikoko arazo bat da emakumeen heriotza, hala zuzenki edo zeharka abortuarekin erlazionatuta dauden arrazoiengatik dela eta, bai eta erregistro formal baten gabeziarengatik, eta honi arreta ez emateak Estatuari koste handia suposatzen dio, osasun aurrekontuarentzat, eta emakumeen bizitzarentzat. Segurtasunez burutzen ez den abortua haurdunaldiekin erlazionatutako bost heriotz-arrazoi nagusienetako bat da Perun. Bertan abortua jasaten duten zazpi emakumetatik batek ospitalera joan beharra izaten du, loturik dakartzan arazoen ondorioz.

-Emakumeek ezkutuko abortuetara jo beharra, modu batean emakumeek jasaten duten babes faltaren zeinu bat da…

Halaxe da. Abortu zerbitzuetarako duten eskubide eta eskuragarritasunari buruz dagoen argitasun gabeziak emakumeei ezkutuko abortuak, abortu ilegalak eta seguruak ez direnak bilatzera bultzatzen die. 2006. urtean burututako txosten baten arabera, Perun gutxigorabehera 371.420 abortu burutzen dira urtean segurtasunik gabe. Osasun-Ministerioak esan zuenez, urte horretan horietatik 40.794 osasun-zentro publikoetan maneiatu ziren. Baina, gainera, erreportatutako kasuen %10 ez direla jasotzen esaten da, Perun dagoen informazio eskasagatik edo hau zehatza ez izateagatik. Beraz, izatez, emakume gehiago ospitaleratzen dira eta beharrik gabe arriskuan daude.

-“Abortatzaile” bezalako salaketak egiten dizkizueten arren, ezer baino lehen antikontzeptibo eraginkor eta seguruen promozioaren, antikontzeptibo horien erabilpena erakustearen eta beraien seme edo alaba hazi nahi duten emakumeen baina beraien burua ez eta beraien umeak mantendu ezin dituzten emakumeen sostén egokiaren alde zaudete…

Egokiena emakumeak beraien osasuna eta bizitza arriskuan jartzen ez duten ezkutuko, osasun-kontrako eta seguruak ez diren abortuak burutu beharreko egoera ez izatea izango litzateke. Baina errealitateak egoera egoki honi gainez egiten dio, eta Estatuen betebeharra da aurreko pausoak bermatzea, kalitatezko zerbitzuetara jotzeko ahalmena beraien sexu- eta ugalketa-osasuna zaintzeko, beraien desberdintasun eta beharretara egokitzen diren antikontzeptiboak lortzeko aukera, larrialdiko kasuetan aho-antikontzeptiboak lortzeko aukera, sexu-bortxakeria kasuetan arreta espezializatua, IHESAren prebentzio eta tratamendua izateko aukera. Zoritxarrez, hau ere ez da betetzen eta ugaltzeko adinean dauden emakumeak, batez ere “eskubide” hauek lortzeko errekurtso ekonomiko gutxiago dituztenak, babesik gabe geratzen ari dira. “Legezko abortua ez hiltzeko, antikontzeptiboak ez abortatzeko” aspalditik momentuan momentuko gobernuei eskatzen zaien zerbait da eta ez da aurrera egiten, erresistentzia handia dagoelako aipatu dudan guztiagatik.

Zenbait inkestek herrialde desberdinetako biztanleria katolikoen artean abortuari buruz dagoen akordio eta desakordioaren portzentajeari buruz hitz egiten dute. Zentzu honetan elizbarrutia hierarkia baino “irekiagoa” da, zenbait usteko jasotzen dituelako… Erabaki pertsonal bat izan behar duela dioten sektoreak ere badaude…

Elizbarrutia ere mota askotakoa da, ez da homogeneoa ez interpretatzeko dituen moduetan, ez eta beraien praktikan ere. Peruko Católicas por el Derecho a Decidir burututako ikerketa baten bidez, “Sexualitatea, Erlijioa eta Estatua” 2010ean, katolikoek izaera moraleko zigor bat begiztatu dezakete abortatzen duten emakumeekiko, baina ez daude ados zigor penalarekin. Era berean inkestatutako pertsonen %67ak emakumearen osasuna arriskuan dagoenen abortua baimendu behar dela pentsatzen dute eta %62ak berdina pentsatzen du jaiotzetiko malformazio edo sexu-bortxaketen kasuan. Beste %63,7k erabakia hartzea emakumeari dagokiola dio, %12ak familiari dagokiola onartzen du; beste %11ak sendagileari dagokiola, eta %10,8k bikote edo senarrari. Hau bezalako aurkipenengatik uler dezakegu doi batzuk daudela katolikoak abortuari buruz mintzatzen direnena eta ados ez daudenean, eta ez daude ados eta ez dute pentsatzen elizaren hierarkiak ezartzen duen zorroztasun horrekin.

-Hierarkian parte hartzea ezinbestekoa da aldaketa bat egoteko. Ba al duzue beraiekin eztabaidatzeko lekurik?

Fedearen bidez loturik dauden gune intererlijiosoak eta pertsonen sareak daude herrialdearen agenda politiko eta publikoko zati diren gaien eztabaidan sartzeko. Baliteke garai batetatik hona bateratzeko guneak sustatzeko pluralismo erlijioso bat bizitzen egotea. Hau interesgarria da; beraz, arreta jarri behar da, eta non dauden eta zer egiten duten jakin. Dena den, ez dago aukera gehiegirik hierarkietan “parte hartzea” bilatzeko edo akordioak hartzeko elkarrizketak antolatzeko. Hierarkiek beraien interesen alde gaubeilatu behar dute eta beraien burua zaindu behar dute. Nekez mugitzen dira.

-Elizako “lerro ofizial” honen antzekoak diren komunikabideetan zuen erakundearen sinispen falta baten ahalegin garbi bat ikusten da, bai eta zuekin erlazionatzen diren beste batzuena ere, Movimiento Manuela Ramos besteak beste. 

Esan dudan bezala, hierarkia klerikal honi laguntzen dioten talde ultrakontserbatzaileek, erlijiosoak edo laikoak, beraien estrategian lekualdaketa bat egitera behartuta ikusi dira, eta pentsa daiteke beste kolektibo batzuekin batera egiten dugun lanak segurtasuna baino segurtasun falta gehiago esnatu ditu azken urteetan. Elizbarrutiak, gainera, hierarkiak zor historikoak dituela onartzen du, beraien botere eta izendapenaz abusatzen duten apaiz pederastekin konplizitatea eta hauen babesa, itxaroten dauden beste zenbait gaien artean. Zalantzarik gabe, “askoz ere gehiago” direla dirudi, baina kezkatuta daude menpeko atxikitze edo atxikitze sutsua ez galtzeko eta gutxira etorri den legetasuna berreskuratzeko denetarik egin behar dutela dakitelako. Lekualdaketa hau argitan jartzen da lengoaia sakratu batetatik giza-eskubideen lengoaia batetara aldatu duelako. Baina honek ez du ziurtatzen benetan eskubide horietan interesatuak egotea. ONG-en bitartez ere instituzionalizatu da, bioetikako batzordeetan sartu dira eskubideak bermatzen ez dituzten osasun ikuspuntuak ziurtatzeko eta, marko honetan, komunikabideak ere konprometitu dira helburu erlijioso eta politikoetarako. Gainera, bere errekurtso birtualak dituzte, tartean diru asko dagoelarik, eta bere lana mehatxu bat izan daitekeen guztia deuseztatzea da. Horretarako hiru elementu zentral erabiltzen dira: gezurra, erasoa eta difamazioa, eta honekin borrokatu behar dugu beste aldean gaudenok.

Eliana Cano, psikologoa eta Peruko Católicas por el Derecho a Decidir-eko koordinatzailea

eliana@cddperu.org

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en mayo 25, 2011 por .

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: