por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde

Aquí encontrarás todas las actividades que desarrollamos a favor de los derechos sexuales y reproductivos / Hemen sexu- eta ugalketa eskubideen alde egin ditugun ekintza guztiak aurki ditzakezu

Fundamentalismo eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen I Nazioarteko Topaketarako izen emateko epea irekitzen dugu

Marcela Lagarde eta Pinar Ilkkaracan medicusmundi gipuzkoa eta Movimiento Manuela Ramos-ek antolatutako foru honetako hizlarien artean egongo.

“Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua” izenburuarekin, topaketa hauek aurtengo ekainaren 9 eta 10 ospatuko dira Donostian.

Foru honetan gaur egun munduan dauden fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa eskubideentzako suposatzen duten oztopoa aztertu nahi dugu, bai eta eskubide hauek bermatzeko komunitate internazionalak egin behar dituen erronka eta ekintza bateratuei buruz hausnartu. Hau dela eta, garrantzi berezi bat eman diogu hala Iparraldeko nola Hegoaldeko erakunde desberdinen parte hartzeari. Honela, aipatutako hizlariez gain, beste entitate batzuetako ordezkarien presentzia ere izango dugu, besteak beste: Peruko Católicas por el Derecho a Decidir; Burkina Fasoko Consejo Nacional de Lucha contra la Práctica de la Mutilación Genital Femenina; Ekuadorreko Fundación Desafío; edo hemengo Malen Etxea eta Gehitu, edo Pekara aldizkaria.

Topaketan lau taldetan banatuko dira gaien arabera. Lehenengoak emakume eta erlijioari buruzko gaiak jasoko ditu, eta kultu desberdinetan dauden aukerako ikusmirak. Bigarren taldekoak Neoliberalismoak eta gatazka armatuak emakumeen gorputz eta sexualitatean duten influentziari buruzkoak izango dira. Eta topaketak sexualitate ez-ugaltzaileari eta komunikabideek fundamentalismoekiko duten paperari buruzko taldearekin amaituko dira.

Garapenaren Laguntzarako Euskal Agentziak finantzatutako I Nazioarteko Topaketa hauetara bereziki mundu guztian sexu eta ugalketa eskubideen alde lan egiten duten erakunde eta sareak, osasun sektoreko profesionalak eta unibertsitateko ikasleak  gonbidatu nahi ditugu.

Ekainaren 2 arte hala nahi duten pertsonek beraien izen-ematea egin dezakete dohainik. Informazio gehiago, programa osoa eta izen-emateak:

http://www.porlosderechossexualesyreproductivos.org/encuentros.php / educ.gipuzkoa@medicusmundi.es / 943 40 47 40.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en mayo 4, 2011 por .

Navegación

Fotos de Flickr

Follow por los derechos sexuales y reproductivos · sexu eta ugalketa eskubideen alde on WordPress.com

Síguenos en Twitter

información medicusmundi gipuzkoa

943 40 47 40
A %d blogueros les gusta esto: